Artxuba

Enviado por zuriain el 2008, Septiembre 22 - 09:16.
Altitud 1046 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.638160, Y.4742011
WGS84 42.816325 N, -1.311306 E.
Nombres alternativos Artxuga
Puntos de partida Arangozki, Agoitz, Arizkuren
Cerca San Andres eliza, Zarikieta mendia, Erralako erkametza zuhaitz aparta, Santa Bárbara mendia, Andra Mari eliza, INDURIAGA zutarria, INDURIAGA tumulua, INDURIAGA harrespila.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Artxuba
Artxubako gailurra ©zuriain

Artxuba mendilerroa Zarikietaren iparraldean hedatzen da, ekialdetik mendebalderako norabidean. Zarikieta mendialde nahiko ahaztua bada, Artxuba guztiz ezezaguna da. Itoitz ur azpian utzi baino lehenago, ohiko igoera Rala herrixkaren inguruetan hasten zen. Orain, ordea, askoz ere bide luzeagoa egin beharko dugu tontorreraino iristeko. Bestalde, nahasmen handia izaten da gailurraren kokapenari dagokionean: mendilerroko gainaldean ez dago gorabehera handirik eta altuera desberdinak azaltzen dira begiratzen dugun maparen arabera. Hala ere, Diputazioaren tako geodesikoa 1046 metroko kota batean dago. Gainera, kota hau dorre moduko talaia airoso bat da, eta paisaia eder batez gozatuko dugu. Inon izatekotan, hemen dago Artxubako gailurra. On egin!

Imágenes

****

***

****

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

Txartelontzi berria

Atarrabiako Idoskia taldeak Artxuban txartelontzi berria jarri zuela jakinik, aspaldi geunden hara hurbiltzeko gogoz. Aitzakia ederra zen Zarikieta eta Artxubako paraje bakarti hauek berbisitatzeko. Txartelontzia malkar batean dago, gailur nagusietatik ipar aldera, Aritzkuren zonaldearen gainetik ikuspegi zabala duen balkoi moduko batean. Kairna duen gailurretik abiaturik, ezpelekin borroka egin beharko dugu hamar minutuz, bidexkak bilatuz. Baina nekeak ordaina izanen du, txartelontzia benetako artelana baita, Atarrabiako frontoiaren plaza xehetasun guztiekin egina baitago. Ikuspegia ere arnasa galarazteko modukoa. Merezi du ibilbide luze hau egitea, saria ziurtaturik baitugu.