Artxueta

Garaiera 1343 m
Mendialdea Aralar
Kokapena ED50 30T X.584519, Y.4756263
WGS84 42.952432 N, -1.965241 E.
Beste izenak Altxueta
Abiapuntuak San Migel, Uharte-Arakil, Madotz.
Gertu Txurtxur, Madalen, Beloki, Sollaundi, Txameni, Eulatz, Ttutturre, Akier, Pallardi, Unako putzua, Desaomendi, Beriain, Intzako Dorrea, Puttarri, Aldaon.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Artxueta
Hegoaldeko isurialdea inaxio

Aralarko ekialdeko tontor nagusiena da Artxueta eta ingurune ederrean dago: karaitza, pagadia, larreak... Aralarko paisaia azken batean. Gain aldeko pasaia ordea negargarria da: telekomunikazio antena eta eraikinez beteta dago eta asfaltatutako bide bat heltzen da bertara.
Arrasto ugarik bilatzen dute tontorra inguruko herrietatik abiatuta, hegi, sakan, bizkar eta lepoetan gora, eta gorabehera ez da txikia: ibilbide entretenigarriak egiteko ingurune aproposa da oso.

Hegoaldeko muino batean, berriz, San Migel santutegi ospetsua dago eta asfaltatutako errepidea heltzen da bertaraino, Lekunberritik abiatuta. Bada porlanezko bide zabal bat ere Uharte-Arakiletik abiatuta errepide honekin bat egiten duena, tontorretik gertu. Santutegian, santuez gain, taberna handi bat dago eta, esan beharrik ez dago, auto eta jende asko biltzen da bertan jaiegunetan.

Monumentu megalitiko ugari ere bada mendia inguratzen duten lepo eta bizkarretan.

Irudiak

****

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

****

***

**

**

**

**

Lotutako orriak