Atxolin

Garaiera 841 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.550022, Y.4781495
WGS84 43.182672 N, -2.385845 E.
Abiapuntuak Soraluze, Elgoibar, Urkiazelai, Kortazar
Gertu Irukurutzeta, Kortazar / Muneta, Elosumendi / Kerexeta Goiegia, Krabelinatx, Urnobieta, Topinburu, Itxumendi, Otaerre, Kakueta, Azkonabieta, Galdaramuño, Gaintxipia, Akondia / Arrikurutz, Kalamua / Maaxa.
Lurraldeak Gipuzkoa.
Kategoriak .
images
Atxolin
Iruiako putzua Jose

Irukurutzeta eta Kortazar IM-HE norabidea duen gandor luze batek lotzen ditu. Bertan kokatuta dago Atxolin, Kortazartik baino Irukurutzetatik gertuago. IMtik Iruia lepoak eta HEtik Aizkoin lepoak mugatzen dute.

IEko isurialdeak Elgoibarko San Lorentzo bailarara begiratzen du. Tontorretik gertu pago-txara eta garosailak dira nagusi, eta beherako pinua. HM isurialdeak Soraluze aldera begiratzen du, eta landarediari dagokionez goikaldean garoa eta otea, eta beherago insignis pinua eta izaia aurkituko ditugu batik bat.

Monumentu megalitiko asko dago Atxolin inguruan. Tontorrean bertan izen bereko trikuharri bat dago. Eta inguruan Gizaburua, Atxolin Txiki, Aizkoin eta Pagobedeinkatu tumuluak eta Iruia trikuharria. Guzti hauek, 16 monumentu batzen dituen Elosua-Plazentzia Megalito Gunearen parte dira.

Tontorretik ikuspegi zabala dago HMrantz. Tontorreko zuhaitzek eztute IEra begiratzen usten. Oiz, Ganekogorta, Aramotz, Gorbea, Anboto, Udalaitz, Elgea, Zaraia, Urkila, Aloña, Aizkorri, Urbasa, Andia eta Aralar ikusten dira besteak beste.

Irudiak

****

****

***


****

****

***

****

****

***

****

***

****

***

***

***

****

***

****

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

****

***

****

****

***

****

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

Jaiotza

Urtero Gabonetan Soraluzetar batzuk Jaiotza dotore bat jartzen dabe tontorrian.