AxkorriganEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Urigoiti aldetik ikusita ©inaxio Atxulaurrera helduta, metro batzuk beherantz egin eta lehenengo oinbidea ezkerretara Arrabara joateko da ia Itxina erdia zeharkatuta. Beherago eginez gero eskoinetara (marka berdeak) Supelegorrera artez. Eta ezker aldetik Supelegorrera baina Arkuaxpe haitzulotik (tunel bat da) zeharkatuta. Lehenengo bidetik joanez gero, Supelegorrera heldu baino apur bat lehenago AXLOR trokean beste haitzulo bat dago. AXKORRIGANERA joateko Supelegorren ezker aldetik abiatzen da oinbide bat (harri-pilak eta plastikoak adarretan) Atxaraguneraino. Hortik tontorrera nahiko malkartsua da. Atxulaur eta Axlor aldea ikaragarri polita da. MIkel Erro, I
|
![]() |
Atxulaurrera helduta, metro batzuk beherantz egin...
Atxulaurrera helduta, metro batzuk beherantz egin eta lehenengo oinbidea ezkerretara Arrabara joateko da ia Itxina erdia zeharkatuta. Beherago eginez gero eskoinetara (marka berdeak) Supelegorrera artez. Eta ezker aldetik Supelegorrera baina Arkuaxpe haitzulotik (tunel bat da) zeharkatuta. Lehenengo bidetik joanez gero, Supelegorrera heldu baino apur bat lehenago AXLOR trokean beste haitzulo bat dago. AXKORRIGANERA joateko Supelegorren ezker aldetik abiatzen da oinbide bat (harri-pilak eta plastikoak adarretan) Atxaraguneraino. Hortik tontorrera nahiko malkartsua da. Atxulaur eta Axlor aldea ikaragarri polita da.
mendi ederra
Gaur egon naiz bertan (oporretan nago). Bizkaiko zerrendako nire azken mendia izan da. Lainoa zela eta ez nintzen bakarrik joaten ausartzen. Dena dela, ibilbidea oso erraza da: Atxulaurko begitik Supelegor leizera marra berdeak jarraituz. Hortik aurrera, zintak eta harri multzoak gidari, 20 minututan heltzen da tontorrera.
atxak
bearreskoak dira atxako argazki obeagoak, erdiko atxa eta abar
axkkorrigan
politena dala