Baigura
Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud |
1477 m |
Sistema |
Areta |
Ubicación |
ED50 30T X.643624, Y.4748218
WGS84 42.871188 N, -1.242915 E. |
Puntos de partida |
Abaurregaina, Abaurrepea, Azparren, Elkoatz, Erremendia. |
Cerca |
ITURSORO trikuharria, GAZPARRO trikuharria, TXAMORRO trikuharria, EL PUERTO trikuharria, MOTXORROKO LEPOA zutarria, Maitza mendia, Motxorro mendia, AITZITURRI zutarria, URDINAGA zutarria, URDINAGA trikuharria, San Andres eliza, Aezkoargain mendia, PUERTO DE ARETA etxola hondoa. |
Provincia |
Nafarroa. |
Categorías |
EHMK. |
|
|
|
Baigura, tontorra
©inaxio
Aretako mendimultzoko mendirik garaiena dugu Baigura. Hori dela eta, mendizale gehienen jomugan egoten da erraldoi hau. Hala ere, Baigura ez da bere garaierak iradoki lezakeen bezain zirraragarria: profil leun eta lau samarrekoa dugu, baso eta soroz estalia. Erraldoi otzana dugu Baigura.
Igoera anitz eta arras desberdinak egin ditzakegu. Azparren eta Elkoatz herrietatik abiatzen dira biderik ezagunenak, baina Abaurregainetik ere igo gaitezke, baita Erremendiako mendatetik ere. Aukera izanez gero, horietako batzuk konbina genitzake, alde batetik igo eta bestetik jaisteko.
Hain mendi zabala izanik, hainbat "satelite" ditu inguruan, txangoa luzatu edo aberasteko erabil genitzakeenak: Maitza, Motxorro, Urdinaga... aukera batzuk besterik ez dira Aretako erraldoiaren inguruez gozatzeko.
Imágenes
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ****
 ***
 ****
 ****
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ****
 ****
 ****
 ****
 ***
 ****
 **
 ***
 ***
 **
|
Oso mendi ederra
Oso mendi ederra da Baigura. Lehenago egona nintzen, baina lainotuta topatu eta berriz joan beharrean nengoen. Merezi izan du. Gainaldeko pasaia da bereziki ederra. Basoaren gainean zabaldutako larre arritsu batek osatzen du gaina, oso ikuspegi zabala eskaintzen duena. Azparrendik igo ginen aurrekoan eta Abaurregainatik oraingoan, biak ere aukera politak.
Aretako erregea
Gaur igo dugu aita eta biok mendi eder hau. Garraldan gaua igaro eta gero, ederki Auñak hostalean, Abaurreagainera joan gara. Badakizue, Nafarroako herririk altuena. Web orri batetik ateratako plano batzuk genituen, ezinbestekoak tontorra erdiesteko. Gorabehera nahikoak ditu bideak herri honetatik, batez ere behin pista nagusia alde batera uzten denean. Hori bai, bistak paregabeak izan ditugu: Pirinio kate osoa zuri-zuri (Auñamenditik Collarada arte), Itzaga eta Higa de Elomendi, Saioa, Adi, Hautza eta Ortzanzurieta eta Ori. Totalera 3 ordu eta erdi, 30 minutu tontorrean disfrutatzen egonda.
WEB HELBIDEA: www.rutasnavarra.com
baigura
Azparrenetik igo nuen, kate bat duen bide zuri batetik goruntz, hau amaitzerakoan eskumara beste bide bat hartu errekatxo bat igaroz eta ondoren badira ezkerrean lehenengo langa bat eta geroago beste bat, azken honetatik igaro eta bidea jarraitu goruntz. Lepoan ezkerrean dugu harri multzozko tontorra. 90 minutu.
Baigura
Azparren herritik joan izan naiz Baigura mendi ederrera. Hasiera batean bidexka estu bat jarraitzerik dago, baina pagoak hasten direnean biderik ez dago eta galtzea erraza da. Eguraldi ezin hobea izan nuenez 90 minututan igo nuen, baina lainoa izanez gero toki zaila izango delakoan nago.
Benetan gomendagarria den ibilbidea.