Belabia

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 970 m
Sistema Izki
Ubicación ED50 30T X.537345, Y.4726062
WGS84 42.684262 N, -2.545457 E.
Puntos de partida Markiniz.
Cerca .
Provincia Araba.
Categorías EHMK.
images
Belabia
Tontorra ©Enezubi

Mendi apala da Belabia eta neke handirik gabe igo daiteke, ibilbidea noranahi luzatzeko beta hartuz. Aldapa leunak ditu IMra eta ia tontorreraino heltzen dira Markinez aldetik landutako alorrak. Gainontzean ipuruz jositako larre arritsuak hedatzen dira bizkar luzeetan, eta pagadi eta hariztiak gain eta zokoetan. Baina bada paisaia horretan ingurune hori bereizten duen zerbait: han eta hemen sakabanatutako harrizko monolito ikusgarriak, Markinez aldera biltzen diren ibar estuetan zutitzen direnak. Horietako asko zulatuta daude, garai baten gizakiak erabili izan baititu aterpe gisara. Horrez gain tontorra (buzoia eta erpin geodesikoa, basoz inguratutako soilune baten) Izkiko Parke Naturalaren barrutian gelditzen da: haren eremua zeharkatzen duen bide sarearen seinaleak ikusiko dituzue hemen ere. Horietako batek, Botondela izenekoak, Markinez aldetik abiatu eta itzuli polita egiteko aukera ematen du, aipatutako paisaia horretan barrena, tontorretik gertu paseaz. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero berriz, errepidearen beste aldera joan eta Arluzea aldera joz alde hartako ermita erromanikoa eta monolito ikusgarriak bisitatu ditzakezue. Beolarrako ermita ere handik gertu gelditzen da, horien gainean, iparralderago, Kapildui aldera luzatzen den bizkarraren gainean, ikusmira ederrarekin.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

****

****

****

****

****

****

**

***

***

***

***

**