Bonbagaina

Enviado por zuriain el 2010, Septiembre 10 - 18:04.
Altitud 1195 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.646420, Y.4755899
WGS84 42.939793 N, -1.206695 E.
Nombres alternativos Ezpelkaskoa
Puntos de partida Aezkoa Hiriberri, Garaioa, Abaurregaina
Cerca BERAGUZELEA trikuharria, BERAGUZELEA tumulua, IZAGIBEL zutarria, IZAGIBEL tumulua, Berrendi mendia, Izagibel 1 tumulua, Arrondoa mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Bonbagaina
Bonbagaina ©zuriain

Berrendiko malkar luzearen hegoaldean Aezkoako goi ordokia zabaltzen da. Batez besteko garaiera mila metro izanik, bertako herriak -Eaurta/Jaurrieta eta Abaurregaina- famatuak izaten dira elurteen garaian. Goi ordoki horretako erliebea leuna da, eta baso txikiak, larreak eta patata alorrak dira nagusi paisaian.
Berrenditik Beraguzelaia edo San Frantziskoko lepoak bereizita, Bonbagaina bizkar luze eta itxura iritsiezinezkoa da, karstak eta landaretzak hartua. Hiriberrira hurbildu ahala, mendiak altuera galdu, zorroztu eta Artekia eta Oiezkia harri ederretan harrotzen da berriro.
Bonbagainaren hegoalderantz, gainak leundu egiten dira, baina alorren artean, hainbat mendi interesgarri aurki ditzakegu: Itzagibel, Ugatreina, Gazteluzar...
Mikel Belaskoren hiztegiak ez du baztertzen izenaren bonba hori benetako lehergailu bati erreferentzia egitea. Itzagibel ihitza+gibel elkarketatik letorke. Ugatreina, aldiz, esanahi ilunagokoa da, agian Ur+ate+araina.

Imágenes

****

****

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***