BozporroEnviado por zuriain el 2012, Febrero 3 - 15:01.
![]() Bozporro ©zuriain Labar ikusgarri batek menderatzen du Orotz Beteluko ekialdea, Azparren herritik bereiziz. Itxura irisgaitza izan arren, ez dugu arazo handirik izanen gainaldera heltzeko. Azken metroetan borroka apur bat egin beharko dugu karst eta ezpelekin, "Urrizkain" adierazten duen buzoia aurkitu arte. Gailurretik paisaia handirik ikusiko ez dugunez, itzulinguru bat eginen dugu antena jarrita dagoen talaira. Hortik bai, Orotz betelu eta inguruko mendien ikuspegi ezin hobea izanen dugu.
|
![]() |