Budogia

Enviado por zuriain el 2009, Septiembre 14 - 11:47.
Altitud 2370 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.684972, Y.4754543
WGS84 42.919215 N, -0.734959 E.
Puntos de partida Linzako aterpea, Belagoako Txokoa
Cerca Hiru Erregeen Mahaia mendia, Ukerdi mendia, Peneblanque mendia, Petrechema mendia, LA SOLANA trikuharria.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Budogia
Budogiak bestelako itxura azaltzen du Mahaiko lepotik ©zuriain

2000 metroak aise gainditzen ditu Budogiak. Izan ere, Nafarroako bigarren mendia da garaierari dagokionean. Hala ere, Hiru Erregeen Mahaiatik hain hurbil izanik, badirudi apur bat zokoraturik gelditzen dela. Bere itxura muturbeltz eta gaindigaitzak ere zerikusia izanen du bazterketa horrekin. Ondorioz, gailur honetarainoko bideak urri eta bihurri izaten dira. Errazena Mahaiko lepora iristen dena da. Eskalada erraz baina zorabiagarri batek (II) gailurrean kokatuko gaitu zuzenean. Beste aukera bat Mahaiko bidean ere hasten da. Belagoako Txokoko bidea eta Linzakoak bat egiten duten kairn erraldoian bidetik atera eta Budogiako gandorra hego-mendebaldetik inguratuko dugu bidexka batetik. Handik aurrerakoa gandorraren gainaldetik ibiltzea izanen da, bidetik kanpo batzuetan eta kairn urriren laguntzaz. Azken aukera bat Belagoako Txokoan hasi eta Larreriako lepoan barrena egiten duena da. Bide luzeak Ukerdiren oinetaraino eramanen gaitu. Bertan bidea utzi eta zuzenean ekinen diogu Ukerdi eta Budogiaren arteko sakanari. Behin lepoan, gainez gain igoko gara gandorreraino.
Hoya de la Solanatik bestela ematen duen arren, Budogiako gailurra gandorraren ekialdeko muturrean dago, Mahaiaren aurrez aurre. Toki horretatik Mahaia bera txikiagoa delako irudipena sortzen baitu perspektibak.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

****

****

***

***

***

***

***

***

****

***

****

Budogia Linzatik

2016ko, urriaren 16ko txangoa.
Kaixo mendizaleok:
Hiru Erregeen Mahaiako hurbil-hurbila, Budogia eta Linza kasik ezezagunak dira.... bereziki Iparraldeko menditarrentzat, gu bezalako!
Txango basa bat.... eta haize boladarekin, aski zaila zen.
Ibilbidea oso ondo markatuta da Larrako Ateraino eta gero gandorra segi behar dute ekialdera, Lapakiza beste aldekoan.
Guk Hiru Erregeen bide aski urrun bide segitu genuen eta "horma" bat zeharkatu genuen, arroila txiki gainean...
Azken partea basamortua iduri da, paisaia karstikoan, eta bidetik desbideratu gara berriz..! (argazki ikusi)
Itzuleran, Portillo de Ukerdi / Ukerdiko lepora heldu gara, eta Larrako atea itzuli aitzin, Ukerdiko pasabidearen luzera.
Gero arte denak.

Itzuli polita

Kaixo mendizaleok.
Aurreko larunbatean izan nintzen inguru horietan eta honako ibilbidea egin nuen; Linzako babeslekutik atera, Hiru erregeen Mahaira igo, gero Col du Lhursera joan ( Pene blanqueko bidean dago), handik Budogiara, Linza eta Ukerdira, bertatik jetsi eta igo Lapakiza de Linzolara eta zuzenean Linzako babeslekura jetsi. Guztira 8-9ordu eta zailtasun gutxi bakarrik arkaitzen artean kontuz ibili behar dela eta toki guztietatik paisaia ikusgarria.
Ondo izan. AIO.