Bustuko gana

Garaiera 976 m
Mendialdea Gasteiz mendiak
Kokapena ED50 30T X.520143, Y.4738148
WGS84 42.793718 N, -2.755057 E.
Abiapuntuak Zaldiaran, Zumeltzu, Zurbitu.
Gertu Zaldiaran, Eskibelgo atxa, Arrieta, Lendiz.
Lurraldeak Araba, Burgos.
Kategoriak EHMK.
images
Bustuko gana
Zaldiaranetik inaxio

Lautadara arrimatutako beste gain askotan bezala antena eraikuntza zatar bat egokitu zaio tontorretik bertan, baina gainontzean nahiko ingurune garbian dago. Polita da esaterako Zaldiaran aldetik etorri eta iparraldeko isurialdeko pagadia zeharkatzen duen bidexka. Tontorrean, buzoia eta erpin geodesikoa. Zaldiaran gertu gelditzen da eta bien arteko bidea erosoa da, gora-behera gutxikoa, ibilbidea luzatu nahi izanez gero.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**