Careseko arroila

Enviado por Jose el 2006, Octubre 7 - 23:52.
Altitud 450 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.346500, Y.4789000
WGS84 43.236311 N, -4.891811 E.
Nombres alternativos Garganta del Cares, Garganta Divina, Ruta del Cares
Puntos de partida Puente Poncebos, Caín, Posada de Valdeón
Cerca .
Provincia Asturies, León.
Categorías .
images
Careseko arroila
Goiko zubia ©Jose

Valdeón, León probintziako bailara txiki bat da, Europako Mendien hegoaldean kokatuta, eta mendiz inguratuta. Cares erreka bertan jaiotzen da, eta Kantauri itsasora bidean Europako Mendiak zeharkatzen ditu, mendebaldeko eta erdiko mazizoak (Cornión eta Urrieles, hurrenez hurren) bereizten dituen arroila luze eta ikusgarri batetan zehar.

Arroila Posada de Valdeón eta Puente Poncebos herrien artean luzatzen da, baina tarte ikusgarriena Caín eta Puente Poncebos artekoa da.

Antzina, bazen bi herri hauek lotzen zituen bidezidor bat, bertako artzainek erabiltzen zutena. Gora-behera asko zituen ibilbide bihurri batetan zehar 7 edo 8 ordu behar ziren batetik bestera joateko. 1916an, presa txiki bat eraiki zen Caínen, kanal bat arroilan zehar eta zentral elektriko bat Puente Poncebosen. Gerora, 40. harmarkadan, kanalaren mantenu lanak errazteko helburuarekin, gaur egun ezagutzen dugun bidea egin zen. Eta azkeneko urteetan, bidearen ikusgarritasunak eta arroilaren edertasunak milaka pertsona erakartzen duen ibilbide turistiko bihurtu dute.

Puente Poncebosetik Caínera, edo alderantziz, bi ordu t'erdi inguru behar dira, lasai joanda. Joan-etorria 5 ordu, beraz. Joan-etorria egin nahi ez dutenak bi automobilekin molda daitezke. Baina kontutan izan behar da herri batetik bestera errepidez 100 kilometrotik gora dagoela.

Bidean ez dago iturririk, baina ertz batetan zein bestean nahi beste taberna eta jatetxe izango ditugu, eta udako hilabeteetan ura eta freskagarriak saltzen dituzten txosnak aurkituko ditugu bidean.

Opor garaian eta asteburuetan jende pilaketa handiak gertatzen dira. Komenigarria da data hauek ekiditea, edo beste aukerarik ezean goiz ibiltzea.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

****

****

***

***

****

****

****

***

***

***

***

***

***

****

***

**

***

***

*****

****

****

***

***

****

***

***

**

****

****

***

**

***

**

***

***