Castillo

zuriain-k sortua, 2010, maiatza 11 - 10:18
Garaiera 938 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.560306, Y.4734759
WGS84 42.761118 N, -2.264278 E.
Abiapuntuak Larraona, Kontrasta
Gertu San Cristobal eliza.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Castillo
Castillo ©zuriain

XII. mendearen amaieran Gaztelak Arabako lurraldea Nafarroako erresumari konkistatu zionez geroztik, Amezkoako lurraldeak liskar anitzen gune bihurtu ziren. Larraonan bertan eliza gotorleku bihurtu zuten, eta gaur egun haren itxurak garbi salatzen du haren iragan militarra.
Ez da hori Larraonaren inguruan aurki daitekeen gaztelu bakarra. Gaztelarren mugimenduak zelatatzea eta balizko inbaso bat garaiz ikustearren, dorre anitz eraiki ziren mugalde liskartsu osoan zehar. Horietako bat Castillo dugu, Lokizko talaia natural batean eraikia, Uiarra ibaiaren arroaren eta Amezkoa osoaren gaineko ikuspegi paregabea ematen duena. Gaur egun ere, ez da erraza haren gailurrera iristea.
Lokizko iparraldeko mendiak ez dira hego eta ekialdeko gainak bezain ezagunak. Hala ere, interes handikoak dira. Larraona eta Kontrasta herrien inguruan hainbat gain eder aurkituko ditugu: Castillo, Olastizu, Armontu/Zulazpe, Tostarana... haietara hurbiltzeak inguru ez oso ezagun hau ezagutzeko aukera emanen digu.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

****

***

***

***

***

***

****

***

****

***

****

***

Lotutako orriak