Cilindro de Marboré

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 3328 m
Sistema Ordesa
Ubicación ED50 31T X.256286, Y.4730296
WGS84 42.684664 N, 0.024093 E.
Nombres alternativos Cilindro
Puntos de partida Bujaruelo, Ordesa, Pineta.
Cerca Monte Perdido mendia, Marboré mendia, Astazou mendia.
Provincia Huesca.
Categorías MA.
images
Cilindro de Marboré
Ipar-ekildetik ikusita, Pinetako Balkoitik ©Jose
Imágenes

****

****

***

****

***

***

Karaitzezko gudaria

Cilindro de Marbore tontorra Ordesa-Gavarnie zonaldearen puntarik adierazgarrienetarikoa dugu. Alboan Monte Perdido du eta, Aralarko Aldaonekin jazotzen den moduan, bisita gutxi jasotzen ditu.
Igoerabide arruntena eta errazena Torla herri xumetik ateratzen da. Ordesako bailarara doan autobusa hartu beharra dugu herrian, 1330 metrotara jada kokatuz. Bi egunetan egitea gomendatzen da, 12 ordu gutxienez behar baitira. Beraz, Gorizeko aterpetxean lo egitea gomendagarriena. Aditzera, bertan tokia aurkitu nahi badugu hilabete lehenago deitzea komenigarria dela, batez ere uda garaian. Azkenaldian, leporaino baitago zonalde hau. Gorizeko bidea Pirinioetako mitikoenetarikoa, Soasoko gradak, Cola de Caballo... .Cola de Caballora iristean, bi aukera:
1) Clavijak: harresia gainditzeko bide zuzena, baita zailena ere. Eskalada pasu errazak ditu, baina zenbaitetan zeozer gorabeheratsuak. Hala ere, beldurti xamarrentzat kable eta klabijaz josirik dago, beraz hauei lotuta joan arazorik gabe. Nahiko dibertigarria da.
2) Ehiztarien xenda: Clavijak ekidin nahi badituzue, eskubirago joan eta zig zag batzuen bidez aterako zarete goiko \"pisura\", bide luzeago baino erosoago batean. Lau ordutan aterpetxean. Hurrengo egunean, markatutako xenda batek eramango gaitu gora, belarra berehala utziz harria hasteko. Bide honek berehala berotuko dizkigu hankak, beraz patxadaz ekin. Zenbait tximinia erraz igaro eta Cilindro eta Perdidoren tartera hurbilduko gara. Atsedena egiteko toki paregabea; aintzira izoztua gure oinetan, Cilindro gure ezkerrera eta Perdido gure eskubira, Escupidera famatuan jende andana ikusiko dugularik. Indarrak hartuta fruta eran, Cilindroren korridore famatua ikusiko dugu, benetan zitala. Irailera arte elurra izan ohi du, eta eskertzekoa da. Hankak ongi zanpatuz gora jo, beti ere behera begiratu gabe... . Aukeran, ezkerreko haitzetatik ekin diezaiokegu, bide seguruago baina gogorragoan. Ordu erdi baten ostean, lepo txikian izango gara. Beste atsedena eta azkenengo txanpa. Hemen ere bi aukera:
1) Tximinia zuzena: gure aurrean dagoena zuzen zuzenean eraso, 10-15 metrotako tximinia da, nahiko tentea baina erraza hala ere.
2) ezkerrerago bada beste tximinia bat, errazagoa, ez baita hain tentea. Eskaladan zertxobait ohituta egon beharra, baina arazo handirik gabea. Behin goiko terrazan, tontorrera hurbiltzea baino ez, bide deserosoan barrena. Sekulako bistak, batez ere udazken garaian. Antzeman ezkerrean, Marbore gain zabala (3248m), non Rusell ingelesak esaten baitzuen ejerzito oso bat sar zitekeela...

Re: Karaitzezko gudaria

Orain dala gitxi egon naz cilindron ta kontuz tximinia horiek jaisterakoan, 25 metro inguru dituztelako. Xehetasun hau markatu nahi nuke norbaitek 30 metrotako kordinoa eramatea pentsatzen badu,honekin ez duelako ezer egingo.
Ezkerreko tximinia destrepatzea ez da zaila (II+), baina arnesa eraman ezkero 60m-tako sokarekin eskuineko tximinian dauden bi kimikoetatik egin
leike rapel seguru bat.

Re: Re: Karaitzezko gudaria

Rapela egiteko ez, baina gaztetxo bat bere kabuz igotzen edo jaisten den bitartean zuk eskuz ziurtatzeko balioko du 30 m-ko kordinoak, ezta?