EretzaEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Camporredondotik ikusita ©Jose Trianoko Mendien (edo Grumeran mendikatea) gailurra da Eretza. Gainontzeko mendiengandik banatuta dago gainera, Cadaguako ibaiaren bailara eta Errekatxoko bailara banatzen dituen Sasiburu mendikatean. Eta horri tontorreko malkarrek ematen dioten itxura berezia batuta, urrunetik erraz antzematen den mendi bihurtzen dute. Inguruko mendizaleek asko estimatzen duten mendia da, duen garaierarako igoera luzeak eta aldapatsuak eskaintzen ditu eta. Abiapuntu ezberdin askotatik igo daiteke Eretzara: Sodupe, Zaramillo, Gueñes, Saratxo, Errekatxo,... Baina abiapuntua edozein delarik ere, tontorrera iristeko azken tartean bi aukera nagusi daude: mendebaldeko malda belartsua, eta ekialdeko suebakia. Bere magaletan pinu eta altzifre landaketak dira nagusi. Baina aipatutako igoerek landaketen arteko suebaki eta belardiak jarraitzen dituzte gehienbat. Eta tontorrean ez dago ikuspegia mugatuko lukeen zuhaitzik. Hortaz, bai bidean, bai eta tontorrean ere, ikusmira zabala eskaintzen duen mendia da.
Related nodes
[ibilbide] La pirámide maya de Sodupe,
[ibilbide] La Arboleda .. Eretza,
[ibilbide] Accidente de moto en la cima .. Eretza,
[ibilbide] Saratxotik Eretzara suebakia jarraituz,
[ibilbide] Eretzaren mendebaldeko malda belartsua,
[ibilbide] Errekaortutik abiatuta Eretzara mendi bizikletaz,
[ibilbide] Mendiko bizikletaz Eretza eta Ganeran lotzen,
|
![]() |
Travesia Regato-Eretza-Peñas Negras-Regato
Hay una travesia, durilla, pero bonita. Sale del regato
(yo lo hice por el embalse, se rodea por la derecha por un senderito con bastante vegetacion, y al final se cruza al otro lado por una pasarela, se rodea hacia atras por la otra orilla un sendero que va ganando altura y se llega a la pista que va al Apuko y Saratxo que tomamos a la derecha. Pero enteraros bien, porque creo que del Regato por Tellitu, va una pista que enlaza con la que comento y se ahorra tiempo y jaleos... el no saber nos lleva de aventura demasiadas veces)
De alli al Eretza, la subida tradicional por el cortafuegos mencionada en esta pagina. Se baja, se sube el Aldape, se baja, se sube el Gazteran y Pico de la Cruz, se baja y de alli un camino balizado lleva al centro de interpretacion de Peñas Negras. De alli al regato, otro camino balizado todo bajada.
Total: unas seis horas (sin contar paradas), 1.073 metros de desnivel totales.
Si bajando el Gazteran se opta por subir al Ganeran y crestear hasta el centro de interpretacion, serian 1.278 m de desnivel, y calculo que 45 minutos mas),
Duro por lo largo y por los continuos subeybaja... pero bonito.
Errekatxo
Esan beharra dago Errekatxoko( El Regato) ibilbidea ere oso polita dela.
Hortik joanez gero Castaños eta Saratxoko herriak bisitatu ahal dira.
Hala ere, bide luzea eta neketsua da, baina naturari buruz gehien ikasi ahal duzun bidea da.
Suhesitik
Dena den, erabakiko zenuke suhesitik igotzea tontoraraino, kontuan hartu behar duzu azken aldapa. Nire iritziz gogor pixka bat da. Izango du 100 metro, eta azkenean igo beharko duzu ibilbide txar batetik (20-30m) tontorrera ailegatzeko.hala ere, merezi du.
Eretza
Zaramillotik igotzen baldi ba zara pasatu beharko duzu mendiz pista luze bat azken mendiko igoera igo baino lehen.Dena den azken igoera ez da zaila.
Bilbo haundiatik hurbil egoteak egiten du mendi hau oso aproposa, kotxez asko mugitu nahi ez ba duzu