Frondella, Frondiella

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 3071 m
Sistema Balaitous
Ubicación ED50 30T X.721405, Y.4745925
WGS84 42.831998 N, -0.292412 E.
Puntos de partida La Sarra urtegia, Respumoso aterpea.
Cerca Balaitous mendia, Gavizo-Cristail mendia.
Provincia Huesca.
Categorías EHMK.
images
Frondella, Frondiella
Tontorra ©inaxio

Frondella Balaitousen elkartzen diren gandor luzeetako baten tontorra da, Respumoso eta Arrieleko aintziren artean luzatzen dena. Hiru tontor ditu eta Iparraldekoena da hiruretan altuena. Latourreko atakak bereizten du Balaitusetik, 50 bat metroko horna bertikal batek etenda. Igoera ez da zaila Respumosoko aterpetik abiatuta eta Balaitusen ikuspegi ederra eskaintzen du, bertatik bertara ikusten baita.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Hegoaldeko gailurra

Lehengo 2002-07-27an igo nuen, ta Hegoaldeko gailurra nahiko zaila iruditu zitzaidan. Denetatik irakurri eta entzun det hegoaldeko gain honi buruz. Zer iruditzen zaio jendeari?

Re: Hegoaldeko gailurra

Hara, orain dela 3 urte idatzi nuen mezua eta ez det oraindik erantzunik jaso. Ea ba norbaitek zerbai erantzuten animatzen den. Animo!!

Re: Re: Hegoaldeko gailurra

:) ez da erantzun nahi ez dugulako... zer erantzun ez dakigulako baizik! ni izan nintzenean, egia esan behar badizut, ez nion erreparatu hirugarren tontor horri. Erdikoa eta Iparraldekoa igo genituen: Iparraldekoa altuena delako eta erdikoa tartean gelditzen zelako. Hirugarren hori han zela jakin izan bagenu, saiatuko ginen beharbada, baina ezin izan genion eutsi igoeran ikusitako kanal horretan elurretan behera jaisteko irrikari eta zilipurdika jaitsi ginen ia aterperaino, besterik begiratu gabe.

Re: Re: Re: Hegoaldeko gailurra

nik lehengo hegoaldeko hau igo eta gero beste biak igo nituen, ta esan bezala ez korda eta ezer gabe gaizki xamar pasatu nuen momentu pare batean. (Por supuesto ez nituen gailurretatik egin Frondella bat bestearen atzetik baizik eta Frondella txikia jeisteko mendebalderuntz jo nuen gero erdiko Frondella Mendebalde horretatik egiteko) Ez dakidana da ea beste bide egokiren bat ba ote dagoen Frondella txikia egiteko, cahierrak ere nik behintzat ez bait nituen ikusi. Eta egia esan oso informazio gutxi irakurri ahal izan det ze jende gehientsuenak Frondella nagusia igotzen du eta batzuek erdikoa ere, baina ez txikiena. Eta esan bezala oso informazio kontrajarriak eta esplikazio gutxikoak dira. Ea animatzen zareten egunen baten hau igotzen. Hala ere, web honetan sartzen den norbait egongo da ba hau ere igo duena. Ea idazten duen ba...Aio