Goitiko Gaina

Enviado por zuriain el 2009, Junio 17 - 10:05.
Altitud 1230 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.618466, Y.4760731
WGS84 42.988150 N, -1.548169 E.
Nombres alternativos Goitean
Puntos de partida Iragi, Egozkueko mendatea, Aritzu, Lantz
Cerca GOITEAN 1 IPAR trikuharria, GOITEAN 1 zutarria, GOITEAN 2 HEGO trikuharria, EZTELEGI 1 tumulua, EZTELEGI 3 tumulua, BURDINDOGI tumulua, Burdindogiko Santo Kristo ermita, Burdindogi mendia, BURDINDOGI 1 ekialde trikuharria, BURDINDOGI 2 mendebal trikuharria, EZTELEGI 2 tumulua, Urdanatz / Erbilarreta mendia, USATORREKO LEPOA tumulua, USATORREKO LEPOA trikuharria, BAIARNEGI trikuharria.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Goitiko Gaina
Goitiko gaina ©zuriain

Goitiko Gaina edo Goitean Eugiko urtegiaren mendebaldeko ertza zaintzen duen mendi oihantsua da. Zonalde honetako beste hainbat mendiren antzera, Goitiko Gaina bizkar luze eta gorabehera handirik gabea da. Pagadi zabal eta garbiek estaltzen dituzte mendiko gainaldea eta hegiak, Iragi herriaren gainean harritza ikusgarri bat azaltzen badu ere. Tontorretik ikuspegi mugatua izanen dugu, basoa ekialderantz bakarrik zabaltzen baita. Hala ere, bilatuz gero, behatoki ugari aurki ditzakegu Goitiko Gainaren bizkarrean, Leateko Gaina izeneko aurregailurra adibidez, behatoki aparta baita Eugi inguruko mendien gainean, baita Pirinio aldera ere.
Igoera klasikoa Egozkueko mendatetik abiatzen da, Azimendin barrena hasieran, Urdanatz azpitik gero, Burdindogiko baselizaraino. Handik aurrerakoa gorabehera txikiko basoan barrena ibiltzea besterik ez da izanen, pagadi itzaltsuen edertasunaz gozatuz. Iragi herritik ere ateratzen da bide bat, Zumarrandia errekaren ertzetik Burdindogiko baselizaraino iristen dena. Biok konbina daitezke txango zirkularra egiteko.

Imágenes





****


****

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

****

***