GorostiagaEnviado por Jose el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Kurutzea ©Jose Tontorreko gurutze haundia da mendi honen ikurra, nahiz eta orain aldameneko antena handiagoa izan. Horiez gain bada aterpe txiki bat tontorrean bertan, eta estalitako aldare bat, gurutzeari begira. Pinu sail handiak ditu isurialde gehienetan, baina pagoa da nagusi oraindik tontorraren inguruetan. Legazpi aldetik abiatuz gero ibilaldi polita egin daiteke tontorretik Mendebaldera luzatzen den gandorrean barrena, Oregi eta Arranoaitz gainak pasa eta Arrola aldetik itzuliz, Urtatzako bailara inguratuz.
|
![]() |
Gorostiaga Oñatitik
Aupa,
Gorostiaga edota legazpiko kurtzea nundik faten da Oñatittik? Olbarta auzuan gora?
Udanatik be posible da fatia ezta? Marka gorri-zurixa jarraittuaz?
Eskerrik asko,.
Arrola eta inguruko buelta
Arrolako buelta eman nahi izan ezkero, orrialde hontan azaltzen dan aterpearen argazkian honen atzeko mendietatik egiten da. Horregatik, merezi du txabolako teilatura igo eta hemendik daren Aizkorri, Udalaitz, Aralar eta Anbotoko ikuspegiez gozatzea.
Gurutzeaz
Urtero meza ospatzen da irailan mendi gain honetan. 2002ko irailak 15ean gurutzearen mendeurrena ospatuko da.
Gandor txango latza
Iazko asteburuan ibili nintzen Gorostiagako mazizoan barrena. Deskargako mendatetik ekin genion bideari eta nahiko polita iruditu zitzaidan, nahiz eta eguraldia okerrera joan goizean zehar eta paisaia ekidin. Totalera hiru ordu eta laurden egon ginen ibiltzen eta bost tontorrak igo genituen: Arrolamendi, Arranoaitz, Oregi, Jentiletxe eta, azkenik, Gorostiaga. Gomendatzen dizuet, beraz, txangoa. Baina kontuz gero ajearekin...