Haltzamendi

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 813 m
Sistema Baigura
Ubicación ED50 30T X.637815, Y.4792750
WGS84 43.273094 N, -1.302971 E.
Puntos de partida Bidarrai, Orzaize.
Cerca ORGELETEGI tumulua, ORGELETEGI harrespila, LAINA 3 tumulua, HORZA harrespila, HORZA 7 harrespila, BAIGURA zutarria, CHANCHO etxola hondoa, Baigura mendia.
Provincia Iparraldea.
Categorías EHMK.
images
Haltzamendi
Hegoaldeko bizkarretik ikusita ©inaxio

Baigura mendiak Bidarrai aldera luzatzen duen bizkar luzean nabarmentzen den tontorra da Haltzamendirena. Ez dago gora-behera handirik bien artean eta neke handirik gabe egin daiteke bien arteko bidea, baina beste kontu bat da Errobi (fr. Nive) bazterretik abiatuta: 700 m baino gehiago dira aldapan gora. Asfaltatutako pista zabal batek bide erdia egiten du, Bidarrai aldeko Latxaia auzotik Harberga baserriraino, eta autoz egin daiteke tarte hori bidea asko laburtuz. Gainaldeko larreetan zenbait bidezidor ikus daiteke, gandorrari jarraituz edota hura saihestu eta Mendebaldetik inguratuz. Ekialdeko isurialdea malkartsuagoa da. Orzaize nahiz Bidarrai aldetik igotzen diren bideak Hegoaldeko bizkarrean bat egiten dute, gero gandorrari jarraituz tontorrera heltzeko, zailtasun handirik gabe. Gandorreko haitzak erraz inguratu daitezke ezker aldetik. Tontorrean tako geodesiko bat eta harripila bat ikus daitezke, bata bestearengatik metro batzuetara. Hara helduz gero, zaila da Baigurari uko egitea: 2 km inguru besterik ez da, eta oso bide polita.

Imágenes

***

***

***

****

***

****

***

**

***

****

***

***

****

***

***

****

***

****

****

***

****

****

**

**

Ekialdeko isurialdea (la "Voie des Bergers")

2013eko abenduaren 14:

Aupa denak.

Zer miresgarria itzuli bat !!

Ortzaizetik abialekuan (Eluet erreka bazterretik, eta gero Eluet bordatik), bide ezohiko hau ekialdeko malda Record Casenave eta Angulok deskribatu zen. "La Voie des Bergers" / "Artzainen bidea" bere beste izena da.
Lehen partea nahasia da (iratzea eta otea), etxola hondatu baten ondoan.
Goiko partean pasabide expuestoak daude.
Oso ederra da igoera hau, bainan zaila ere bai batzuetan.
Segurki, euriarekin edo haize ekin arriskutsua da txango hori.

Bainan pena merezi du... eta ikuspegia miresgarria zegoen, denbora ederra baita.

Zorionez, nire zakur anitz kuraia badu leku hortan!

Laster arte.