Hauskoa

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1268 m
Sistema Arbaila
Ubicación ED50 30T X.657210, Y.4775860
WGS84 43.117291 N, -1.068891 E.
Puntos de partida Behorlegi, Landerre, Hozta.
Cerca ARROSKUA harrespila, Behorlegi mendia, BEHORLEGI* harrespila, ITHURROTCHE zutarria, ASKONOBI (Elorta)* harrespila, APANIZE etxola hondoa, EGURZE etxola hondoa.
Provincia Iparraldea.
Categorías EHMK.
images
Hauskoa
Tontorrean karraitz mutur batzuk besterik ez ©inaxio

Arbaila Euskal Herriko mendimultzo karstiko zabalenetakoa da. 1000-1200 metroraino pagadia da nagusi, batzuetan lapiaz nahasi eta deserosoak ezkutatzen dituena. Geografia zail horrek salbatu ditu seguruenik baso eder horiek aizkoratik.
Arbailetako hegoaldean pagoak ez dira hain sarri eta larre gozoak hedatzen dira. Bohokortia, Behorlegi eta Hauskoa bera adibide. Azken bi mendi horiek Donibane Garazitik ikusita osatzen duten irudia klasikoa da Iparraldeko mendizaleen artean.
Hauskoako igoerak ez du zailtasun handirik. Landerreko lepotik (1072m) malda belartsuak gainditu besterik ez dugu egin beharko. Beheragotik has genezake txangoa, Behorlegi eta Urondoa herriak pasata, Etxeberri bordan hasten den bidetik.
Iparraldetik abiatzen diren ibilbideak kast deseroei egin behar izaten diete aurre. Horrek, zuhaitz erorien trabarekin batera, zailtasun handiak jartzen ahal dizkio mendizaleari. Honi guztiari sarritan sartzen diren lainoaren arazoa gehitzen zaio. Ezinbestekoa izanen zaizkigu mapa, bruxula, GPSa... eta egonarri handia.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

****

***

***

***

***

****

***

****

****

****

****

****


Related nodes