Iramendi
Enviado por zuriain el 2010, Abril 27 - 08:34.
Iramendiko punta
©zuriain
Iramendi izeneko hainbat mendi daude Euskal Herrian. Gipuzkoako hau ez da Nafarroa Beherekoa bezain sona handikoa, baina tasun nahiko eta sobera ditu orrialde honetara ekartzeko.
Mendiz inguraturiko mendia dugu Iramendi. Gertuko Aizkorri-Aratz katea mendebaldetik, Añabaso-Txurruko Puntak ipar-ekialdetik eta Olano-Arbarrain mendimultzoak hegoaldetik erabat ixten dute mendi honetako bidea. Anarri (Altzania) errekak urraturiko sakana da irispide natural bakarra. Gainerako bideak inguruko lepoetatik igaro eta Anarriko arroaraino jaisten dira Iramendiko maldei ekin aurretik.
Kokapen berezi honek alde batetik isolatu egiten du gain hau, baina bestetik talaia paregabe bihurtzen du Iramendi.
Gailur nagusitik ekialdera beste tontor ikusgarriago bat dago, piramide erakoa, Iramendiko etxolen gainean zaindari zutitzen dena.
Imágenes
 ****
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ***
 ****
 ****
 ****
 ***
 ****
 ***
 ****
 ***
 ***
 ****
|