Kartxela

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1982 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.672180, Y.4757790
WGS84 42.951427 N, -0.890583 E.
Nombres alternativos Lakartxela
Puntos de partida Belagua, Mintxate.
Cerca Binbaleta mendia, ESKANTOLHA tumulua, Barazea / Xardekagaina mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Kartxela
Kartxela,Ezkietatik (IM) ©Lagrole

Oritik Arlasera bitarte dagoen mendirik altuena da Kartxela, 2000 m eskasekin. Ez da erraz ikusten halere bere tontorra, Keletaren atzean ezkutatzen baita Belagua aldetik begiratuz gero. Belagua aldetik begiratuta, gainera, badirudi Keleta bera handiagoa dela; baina ez da hala, biak gandok polit batez loturik daude Kartxela Keleta baino ia 100 m altuagoa da. Gandor hau ikusgarri egoten da negu partean, elurra eta haitza tartekatzen baitira ertzean. Ez da zaila, baina ezta erraza ere: kontu handiz ibiltzekoa elurraren egoeraren arabera (guk istripu txiki bat izan genuen). Ibilbiderik politena (ez errazena, jakina), beharbada, hauxe: Arrako > Lapatia lepoa > Keleta > Kartxela > Binbaletako lepoa > Arrakogoitiko lepoa > Juan Pitoren benta > Arrako. Mintxateko bailarak ere buelta itzela egiteko aukera eskaintzen du, Otsogorrigaina eta Barazearekin batera. Eta zer esanik ez, Logibartik abiatu eta Holtzarten barrena joanez gero (hau heavy samarra ere izango da). Biderik erabiliena Belaguako aterpetik abiatzen dena izango da, seguraski.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

****

****

***

***

***

***

****

***

***

***

****

****

***

***

****

****

***

****

****

****

****

***

****

***

**

**

***

**

**

***

***

***

***

***

***

***

***

Related nodes

Keleta-Kartxela

(Ibilaldi hau 2010-ko Urriak 2 bada)
Aupa denak!
Keleta-Kartxelako gandorra miresgarria da...

Arrakotik, Larrondo-ko baso norabidean nire hautua egin dut, hasieran.
Lapatiako lepora doan bidez ondo markatuta da (xuri ta hori), baina malda gogorra da batzuetan.
Gero, Keletako bidea ez da oso ondo markatuta. Zeru ederrekin, Keletako punta aise ikusi dut, zorionez (!).

Gandorra luzea da, eta Keletaren ondotik, 5 beste puntak pasatu dut: Sakro, Ezkieta(HI), Ezkieta (IM), Kartxela (E) eta azkenean, Kartxela, mendiguneko hau altuena.

Paisaia zoragarria da, baina pasabide batzuk expuestoak daude eta gandorra usu hertsia da. Eta beti haize gogor ekin, egun hartan... (ez zuhurra zen, segurki...)

Itzuleran, Ginbeletako eta Urdaiteko lepora jaitsi, eta Juan Pito jatetxean gelditu dut... Arrako bide itzuli aitzin, bidexka markatuta bat ekin (gorri ta urdin).
Laster arte.
Peio

Keleta-Lakartxela

Mila esker azalpenengatik, oso lagungarriak izan dira.
Uda honetan egin dut Keleta eta Kartxela arteko gandorra eta ibilaldia izugarri gomendagarria da.

Igoera

Lagunekin burutu genuen txango ederra iazko udan. Iru Erregen izanda ginen bezperan ta, gorputza nekatuta zegoela, irteera lasaia izango zelakoan Belaguako haranaren goikaldean dagoen kuartel militarrera joan ginen. Urdaiteko lepora doan bidez ez dago oso ondo markatuta, baina hala ere, ez da zaila iristea. Ganaduak sortutako arrastoak jarraitzea besterik ez dugu egin behar. Lepotik, xenda gogor eta bihurri batek goiko lepora eramango gaitu. Patxadaz hartu. Goiko lepotik, ezkerrera joan eta berehala iritsiko gara buzoi gorri eta zaharrera. Paisaia ikaragarria da, eguraldia atsegina bada. Baina, bista politagoaz gozatzeko, guk egindakoa gomendatzen dizuet: Keletara hurbildu, Belagoako haranera hurbiltzen den puntara. Desnibel handirik ez galdu, gandor gandorretik ekin. Paisaia miresgarriagoa da. Itzuleran, Urdaiteko lepora jaitsi baino lehen bigarren gomendioa luzatzen dizuet: Binbaleta tontor belartsua. Atseden on bat hartzeko parada. Totalera, egun lasaia izan behar zena, 6 ordu izan ziren. Baina, bene-benetan, gomendagarria.

KARTXELA

Nik egon naiz 5 o 6 bidar mendi onetan,ta egia esan,neri asko gustazen zait.Balkoi primerakua da bera,bertatik bista zoragarria dago eta.
Nik igotzen naiz Belagoako aterpetik urten ta.