KedarbeEnviado por zuriain el 2009, Mayo 13 - 10:15.
![]() Anueko oihana ©zuriain Saioa eta Xuriain erraldoietatik hurbil, baina haien ospetik urrun, Anueko Oihaneko mendiek itzal, lasaitasun eta bake eremu zabal bat osatzen dute. Garaiera dezentekoak izan arren (askok 1100 metro baino gehiagokoak dira), profil leunekoak dira, eta pagoek panoramika zabalak eragozten dituzte, eta horrek mendizale gehienak uxatzen ditu. Nolanahi ere, gozagarria da bide eta pistetan barrena oinez zein bizikletaz ibiltzea, uneoro pagadiaren babesean, erreka ugarien xuxurla entzuten eta orbelaren karraska boten azpian sentitzen.
|
![]() |