Lakhura

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1876 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.676505, Y.4758374
WGS84 42.955699 N, -0.837419 E.
Nombres alternativos Lakora, Lakhora
Puntos de partida Belagua, Eraiz, Santa Grazi. (Z.)
Cerca ESKILZARRA harrespila, ESKILZARRA etxola hondoa, ESKILZARRA 2 tumulua, ESKILZARRA 1 tumulua, ERAIZE etxola hondoa, Molerseko leizea leizea, koba.
Provincia Iparraldea, Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Lakhura
Lakhura ©Enezubi

Lakhura Belaguako mendi aterpearen gainean dagoen tontorra da, Zuberoa eta Nafarroa Garaiaren arteko mugan. Ez da mendi zaila Erraitze edota aterpetik bertatik abiatuz gero, baina Belaguako zelaietatik edo Santa Grazitik abiatuz gero, igoera luzea da. Igoerarik politena eta gogorrena Santa Grazitik abiatuta egin daiteke, Ehujarreko arroilan barrena Erraitzera igo eta tontorrera ekialdetik igoz.

Hainbat tontor nabarmentzen dira gainaldean, eta batzuk izen bereizia ere badute. Ekialdekoa Puntal de Oloron izenarekin ageri da Nafarroako kartografia ofizialean (1826 m), Lakora izenarekin jasota ageri da muga-mugan dagoena (1844 m), erpin geodesikoa duena, eta Cortaplana mendebaldekoa, multzo nagusitik pixka bat berezita (1773 m). Baina tontor garaiena Zuberoako lurretan da osoki eta hangoa du izena: Lakhura (bada tartean beste muino bat oso gertu argazkietan ikus daitkeen bezala, baina ez du izen bereizirik izateko adina "gairik").

Cortaplanaren magalean bada putzu txiki bat batzuentzat Pirinioko lehenengo iboia izango litzatekeena, baina tamaina dela batetik eta askotan agortuta egoten dela bestetik, ez du ematen aintzat hartzekoa; Ezkaurreko iboiak kandidatu hobea ematen du, Atxeritoko iboiaren baimenarekin (Ezkaurrekoa ere agortuta egoten da gehienetan uda partean).

Belagua aldean askotan izan bazerete erreparatuko zenuten sarritan sartzen dela lainoa Zuberoako ibarretatik Belagua aldera Lakhuraren bi aldeetako lepoetatik. Mendebaldeko Arrakogoiti lepotik errazago eta ugariago beharbada, baina baita ekialdeko Erraitze (Eraize) lepotik ere. Laino hotz eta heze horrek ikusmena eragozteaz gain, hoztu eta busti ere egiten du; ez da ideia txarra zira bat aldean izatea badaezpada.

Imágenes





















***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

****

***

***

***

****

***

***

***

****

Related nodes

2022ko uztailaren 22an izan nintzen bertan

2022ko uztailaren 22an izan nintzen bertan, Belaguako aterpetik abiatuta. Lainoa sartzen ari zen Erraize eta Arrakogoitiko lepoetatik Belagua aldera (ikusi dudanagatik sarritan gertatzen den zerbait da) eta blai eginda gelditu nintzen itzulia osatzerako, oso lanbro hezea zelako. Tontorrean argazki zaharragoetan ageri den txartelontzia falta zen. Hauxe ibilbidea.

Izen aldaketa: Lakora -> Lakhura

Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Mendi ezagun honen tontorrik altuena Zuberoako lurretan dago. Santa Graziko hiztunek Lakhura esaten diote, hasperenketa barne (kh). Erronkariko dokumentazioak erakusten digu hegoaldean ere Lakura deitu izan zaiola duela ez hainbestera arte eta, honegatik, hobetsi egin da -u-dun era.
La cima más elevada de este conocido monte se halla en territorio suletino. Los hablantes de Santa Grazi lo denominan Lakhura, con aspiración incluida (kh). La documentación roncalesa permite ver que al sur también se ha denominado Lakura hasta tiempos no tan lejanos, por lo que se ha priorizado la forma con -u-."