Lantxurda

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1036 m
Sistema Izko
Ubicación ED50 30T X.627390, Y.4723102
WGS84 42.647972 N, -1.447256 E.
Nombres alternativos Antxurda
Puntos de partida Abintzao, Izko.
Cerca Sabaiza mendia, San Pedro eliza, Abintzao herria, Izko gaina mendia, Izko herria, San Martin eliza, Gurutzea gurutzea.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Lantxurda
Tontorra ©inaxio

Iruñetik Irunberrira doan errepidetik pasatzean hegoaldean ikusten den haize-errota zerrenda luzeari eusten dion mendikateko gain altuena da Lantxurda. Erraza da oharkabean pasatzen, izan ere ez da gehiegi nabarmentzen, batetik mendi-bizkarraren gora-behera txikia delako eta bestetik Itzaga eta Higa gertu dituelako, askoz nabarmenago.
Gailurrean bi gain bereizten dira, gora-behera txikiko lepo batez bereizita. Hegoaldekoa Iparraldekoa baino 10 bat metro altuagoa da eta pinu bakan batzuk inguratzen duten erpin geodesiko batez markatua dago. Iparraldekoa antena instalazio batek okupatzen du ia erabat eta asfaltatutako bide zabal bat heltzen da bertara. Gainontzekoan ezpela da nagusi eta ez da erraza ertzari jarraitzea. Beste pista zabal batek mendikatearen bizkarra zeharkatzen du, hainbat kilometrotan luzatzen den haize-erroten zerrendari jarraituz.

Imágenes

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Related nodes

tontorra

Kaixo mendizaleok.
Larunbatean izan nintzen bertan eta esan beharra daukat, orrialdeko bi argazki hauek eta nik ikusitakoak asko aldatu direla.
Alde batetik, inguruan telefoniako antena bat jartzeak, bertara pista bat egitea ekarri duela eta bestetik, tontorreab bertan beste pista bat egin dute, horrek suposatzen duenarekin.