Larrunarri / TxindokiEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Larrunarri ©Enezubi Larrunarri edo Txindoki izango da seguraski Gipuzkoako mendirik ezagunena eta nekez egingo duzue bide oso inor topatu gabe. Mendebaldeko ertzak oso itxura ikusgarria ematen dio, oso perfil bortitza erakusten baitu alde artatik ikusita. Eskalatzaileek ere asko estimatzen dute alderdi hori. Ez da halere Gipuzkoako mendirik altuena, ez eta Aralarkoa ere (Ganboa altuagoa da, oso urrutira gabe), baina Aralarko multzotik Amezketa aldera nabarmen oldartzen denez, Goierri aldeko irudirik esanguratsuena bilakatu da. Eta mendizaleen oinek ohiko bidean egindako ebakiek erakusten dute hori egokien. Itxura gogorra duen arren igoerak ez du zailtasun handirik, aldaparen gogortasuna alde batera utzita. Ohiko bidea Larraitzen abiatu eta bide nabarmen bati jarraituz heltzen da tontorreraino, Egurraleko lepoan gora. Beste bide batetik itzuli nahi izanez gero Muitze aldeko bidea har daiteke, hain nabarmena eta erabilia ez bada ere.
Related nodes
[ibilbide] El Cervino vasco,
[ibilbide] Txindokiko itzulia,
[track] Enirio .. Enirio,
[ibilbide] Txindokira ohiko igoera,
[ibilbide] Aralar: Txirrita mendi ibilaldia,
|
![]() |
argazki txuri-gorri hoi
Ezta ezergatio baño hor dauden athletikeko tipo hoiekin argazkie dana itxusitzendo...txindoki dan polittekin ta kolore itsusi hoiekin...Brrr!!! Txindoki txuri-urdiñe dala!! etzeatela enteatzen!!
ia lehertu nintzen!
Orain hogei urte igo nuen, ostiral santu batez. Parrandero amorratua, erretzaile konpultsiboa eta ehundik gorako aitona!
Aldapan gora hilko nintzela uste nuen.
Ez naiz gehiago itzuli. Dena den, egunen batean saiatuko naiz berriro.
Animo eta eutsi goiari!
Re: ia lehertu nintzen!
EZ DUT IGO, BAINA GUSTATUKO LITZAIDAKE
Re: Re: ia lehertu nintzen!
Hi, Xabi, ba zera, gida edo behar baduk, nik behin igo nianez, lagunduko diat. Gainera, ez duk zertan azkar joan beharrik izango, ez bainagok orain urte batzuk baino askoz sasoi hobean.
Tira, mendizaleak aurrera!
Marka berria: 11 igoera 24 ordutan
Iker Karrera 30 urteko amezketarrak 11 bider igo zuen Larrunarri Larraitzetik abiatuta, 24 orduko epean (23 eskas zehatzago esateko), 2004ko uztailaren 31n, gauerdian hasita. Lehenagoko markak 8 eta 9 igoerakoak omen ziren, baina oraingo honetan 12 bider igotzera helduko omen zen egun horretan egin zuen bero sargoria ez balitz (soberan gelditutako ordua beste igoera bat osatzeko aski ez). Igoerarik azkarrenak 46 eta 50 minututan egin omen zituen, jaitsierak berriz 30 min inguruan. Eguerdirako ordubaterako eginak zituen 8 joan-etorri.
TXINDOKI ........UF!
TXINDOKIN EGON GINAN PASA DEN MAIATZEAN ETA OSO GUSTORA EGON GINEN.
GAINERA ASTEBURUA PASATZEKO , ABALTZISKETAN DAGOEN ATERPETXEAN PASA GEITUEN BI EGUN ETA BENETAN TOKI ATSEGINA, ETA GOXOA. BERAZ ANIMATZEN ZAITUZTET. ADELA
Txindoki
Aupa!!! jo, ba Txindokixa da benetan politta ta mundu guztixa jutia merezi dauena. Benetan, gainera poliki-poliki junda ez da kostetan ezebe igotzia!!!! espero dot laister berriz jun ahal izatia!!! Agur!!!!
Ene Txindoki !!
Apa Gaztek!! Ba Txindoki mendi izugarria izanen da beti, bai. Egun leku gutxi dira hainbeste bixitari dakartzatenak, ta hain ongi irauten dutenak. Niretzako Larrunarri beti izanen da nire osaba Bixenterekin eginuen azken igoera, Goian Bego!!
Ondo segi ta zorionak web-ari !!
Txindoki
Txindokira igo nahi dut eta zuen laguntza gustora jasoko nuke.
Mila esker
Ez naiz nekatzen
Aurten laugarrengo aldiz igo naiz Txindokira gaur. Beti trabesian egiten dut, Laraitzetik Ganboara ta hemendik Txindokira. Oso bide erakargarria da niretzat hau, fisikoki prestatzeko oso ona. Normalean udazkenetik udaberrira ibiltzen naiz paraje hauetatik. Ez naiz nekatzen bide honekin eta ez dut uste nekatuko naizenik. Ondo segi.
Txindokiko punte
Iepa lagunok!, orain dela urte pila bat izan zen nire lehenengo irteera Txindokira, zortzi urte inguru izango nitun. Ta irteera honen ondorioz, mendi hontaz maiteminduta nago eta mendia gustatzen hasi zitzaidan. Izan ere, hau zen Mariren bizilekua. Zorionak web-agatik ta...aio.
axi
Iepa peña!
Zorionak web-agatik, lehengoan Txindokin ibili giñan eskalatzen eta krokisen bila hasi naizenean zuen web-ean amitu det.....aio pelaio!
bihar saiatuko naiz igotzen
ez dakit eguraldi txarra egingo duenik baina bihar goizetik joango naiz.
duela bi urte igo nuen baina udaberria zen, izugarrisko bistak dondorretik, espero dut biharko baino okerragoak
kontatuko dizuet!!!!