LegunbeEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Ekialdeko Tontorra ©Enezubi Urbasa/Entziako Iparraldeko ertzean zintzilik dagoen amildegian dago Legunbe, Nafarroa eta Araba lotzen dituen mugan bertan. Alanbre hesi batek bereizten ditu bi aldeak, eta buzoi bana duten bi tontorrak. Bi tontorren artean karaitzezko ertza alderik alde zulatzen duen leize bat dago (Altsasu eta Agurain arteko autobidetik ikus daiteke arreta pixka bat jarriz gero). Bada Mendebalderago beste tontor aipagarri bat erpin geodesiko batez markatua, Bigate izenekoa, hau ere amildegiaren ertzean.
Related nodes
[ibilbide] Urbasa (N.) .. Legunbe,
[ibilbide] Opakua-Legaire .. Legunbe,
[ibilbide] Hariztia eta larra,
[ibilbide] Ziordia-Legunbeko Haitza-Bigate,
|
Legunbe
Si alguien tiene alguna ruta de subida a este monte,le agradeceria me la facilitara, si es posible desde Opakua.
Gracias.
Legunbe mendia
Mendi benetan kuriosoa. Atzokoan egon nintzen, goian 40 zm inguruko elur kapa zegoelarik. Goian, harkaitzean naturak egindako "begi" moduko bat badago. Benetan, ikustea merezi du.
Legunbe tontorra?
Gaur larunbata legunben (erpide geodesiko dagon tokian)egon gera eta ez dugu topatu ez buzoirik ezta lauburu harri baten agertzen dan bezela argazkietan.Aurrera jarraitu dugu gandorra guztia eta berantza zihoanean buelta egin dugu.Buzoia eta harria desagertu al dira edo nun daude?Eskertuko nizuke erantzutea.
nik gogoan dudanagatik
nik gogoan dudanagatik buzoia, haitza zeharkatzen duen zuloa eta abarrak erpin geodesikoa baino ekialderago daude, 800 m-ra gutxi gora-behera, Araba eta Nafarroa arteko mugak (alanbre-hesi zahar bat besterik ez da ageri) gandorrarekin bat egiten duen lekutik oso gertu. zenbait mapatan begiratuz gero bi kota horiek 1128 m-rekin ageri dira, baina EHko mendien katalogo ofizialean ematen diren koordenatuak mugako tontorrarik dagozkio, ez erpin geodesikoarenari.
Legunbe
Joan zen astea Legunbera heltzea lortu genuen!Hirugarrenera! baina tokia merezi zuen.Zure erreferentzi txikiak baina finkoak ondo etorri zitzaigun.Eguraldia fresko samar eta estalita zegoen baina behe lainoa gabe zegoen.
Eskerrik asko!