Mauriain

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 17 - 11:19.
Altitud 677 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.585902, Y.4723247
WGS84 42.655023 N, -1.953248 E.
Puntos de partida Lorka, Villatuerta
Cerca .
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Mauriain
Mauriaingo gurutzea ©zuriain

Eskintza mendiak hego-mendebalderantz luzatzen duen adar bat dugu Mauriain. Gailurrean karlista hildakoen omenez eraikitako gurutze handi bat du, inguruko herrietatik ederki ikusten dena. Monumentu hau da gain apal hau ezaguna izateko arrazoi nagusietako bat.
Maiatzaren bigarren igandean Villatuerta eta inguruko herriko biztanleak erromerian igotzen dira Mauriainera, eta gailurrean udalak prestaturiko otordua jaten da.
Gehienetan, Eskintzarekin batera igo ohi da Mauriain. Baina aukera dago mendi apal hau bakarrik igotzekoa. Lorkatik Done Jakue bidetik atera eta errepidearen alboan ibiliko gara kilometro batez. Lorkatxiki izeneko parajean hegoalderanz joko dugu ardibidean barrena. Kairnek, ardibidearen markek eta mendi gaineko gurutze zuriak gidatuko gaituzte bidean. Gailurretik ikuspegi zabala izanen dugu Lizarreriaren gainean. Jaisteko (edo Eskintzara joateko) hego-ekialdera jarraituko dugu bide zabal bat, mendi bizkarrean behera egiten duena. Mauriaingo putzuaren ondotik igaro eta aurrera jarraituko dugu. Igotzen hasiko gara, eta Zarrakibeltzeko parajean iparralderantz jaisten den pista batekin eginen dugu topo. Lorkara eramanen gaitu pista zabal honek. Lehen, generaman bideari eutsiz, Eskintzaraino luza genezake txangoa, neke handirik gabe.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

***

***

***

Related nodes