Montejulio

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 998 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.622900, Y.4718620
WGS84 42.608352 N, -1.502979 E.
Nombres alternativos Alto de Lerga
Puntos de partida Lerga, Olleta, Uzkita.
Cerca Basagar mendia, Kazkarreta mendia, Basagatz mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Montejulio
Julioko txartelontzia ©zuriain

Julio mendiak izen bereko herrixkatik hartzen du izena. Herri hau, Bizkaia zonaldeko beste hainbaten antzera (Loia, Arteta, Getadar...) aspaldi jendez hustu eta endekatze azkar baten biktima bihurtu zen. Garai batean, Nafarroako Diputazioak lur hauen baso-berritzeari ekin zion, pinuak aldatuz gehienbat, eta gaur egun Ezprogiko baso zabalak estaltzen du Bizkaiako bazter hauek.
Bizkaia izenari dagokionez, badirudi garai batean nahiko hedaturik egon zela gure toponimian. Aditu gehienak bat dator bizkaia toki garaiak izendatzeko erabili zela, eta Patxi Salaberrik erdarazko "sierra"-ren baliokidetzat jotzen du.
Julio mendiak, bestalde, ez du mendizaleon balioesten ditugun tasun askorik: bizkar oihantsu eta lau samarra da, gailurretik paisaia handirik ez dugu izanen, eta parke eolikoko haizerrotak nahiko hurbil gelditu zaizkio, paisaia itsustuz eta mendiak pistaz eta errepidez josiz.

Imágenes

***

***

***

****

***

****

***

**

**

Lerga, Alto de -> Montejulio

Euskal Herriko Mendien Katalogoan, 2006-1ko argitalpenean egindako zuzenketa:
"Katalogatu nahi den gailurra mendilerro horretan iparralderen gelditzen dena da eta Julio morturutik hurbil samar. Alto de Lerga, ostera, Lerga eta San Martin Unx lotzen dituen errepidearen pasalekua da. La cima que quiere catalogarse es la más septentrional de ese cordal, bastante cerca del despoblado de Julio. El Alto de Lerga, por el contrario, es el paso de la carretera que une Lerga con San Martín de Unx."

Julio-Alto de Lerga

Alto de Lerga izeneko mendixka aipatzen duzuenez, ongi iruditu zait hemen Alto de Lergako (992m, Koord. 30T 623686 4716782) gailurraren argazki bat jartzea. Julio mendiarekin nahasketarik gerta ez dadin...