Mugarra

berg (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 964 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.526060, Y.4777890
WGS84 43.151443 N, -2.680790 E.
Abiapuntuak Durango, Izurtza, Mañaria.
Gertu Artatxagan mendia, Leungana mendia, Aita Kurutzeko ermita.
Lurraldeak Bizkaia.
Kategoriak EHMK.
images
Mugarra
Ekialdeko gandorretik ikusita ©inaxio

Igoera politena, beharbada, Mañaritik abiatu eta ekialdeko gandorra osorik pasatzea da, harrobiaren gainetik hasita. Pasarte batzuk ez dira errazak (ez igotzeko eta ez saihesteko) eta hasiberriak zorabiatzeko modukoak izan daitezke. Jaitsiera beste aldetik egin daiteke.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

****

****

****

****

*****

***

***

***

***

***

*****

***

***

***

****

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

****

***

****

***

****

**

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Atxurkulu

Kaixo mendizaleok.
Gustatuko litzaidake jakitea, ea norbaitek Atxurkulu mendira igo dan.
Ingurutik ikusita ez dirudi mendi erreza denik. Beraz norbaitek egin badu, gustatuko litzaidake nondik abiatu den, zailtasunak, iraupena eta arrisku handia dagoen jakitea. Errespetu handia ematen dit eta, Mugarra egina daukat.Eskerrik asko.

ni arrobiaren aldeko

ni arrobiaren aldeko gandorrari jarraituz igo naiz bitan eta ezin esango dizut bide erraza denik, baina izango dira seguru asko Atxurkuluko gainera heltzeko bide errazagoak. Mugarra eta bien arteko lepora heltzea da kontua, erraza baita gero alde hartatik Atxurkulura igotzea. lepo horretara heltzeko bideak izango dira berriz, Mañaritik Mugarrako mendebaldeko lepora igotzen den ohiko pistatik abiatzen direnak, zailtasun handirik gabe. nik uste ikusia dudala bideren bat markatuta tarte horretan (Anguloren liburuetan beharbada, ez daukat orain eskura).

Eskerrak Inaxio. Atxurkulu

Kaixo Inaxio.
Aurrekoan saiatu nintzen azkenean Atxurkulura igotzen eta zuk proposatutako bidetik saiatu nintzen baina elektrizitate posteak uzten duen bidetik igo goraino eta ondoren ertzatik tontorraino. Ez nuen bidea oso garbi eta segurua ikusi eta behetik hasten den pista nagusia Mugarrikolandara doana hartu eta zig-zag baten ondoren eta hesi nagusi bat pasa ondoren eskubita bide bat azaltzen da, berehala beste hesia pasa eta bizpahiru minutu ondoren zuzen gora Atxurkulu eta Mugarra arteko lepora, bidea benetan gogorra bezain erakargarri batean. Ondoren lepoan zaudela eskubita jo eta azken malda igo kontu piskatekin.
Mezu honekin eskerrak eman nahi dizkizut. Ongi izan.

Eskerrik asko

Kaixo Iñaxio.
Eskerrik asko Informazioagatik Iñaxio. Ahal dudan eta informazio gehiena lortu nahi dut, mendi honek errespetu handia sortzen didalako, ikusirik gainera ingurua. Pentsatua daukat iparraldeko isurialdetik igotzea, ia dena belardia delako goikaldea kenduta, baina malda oso oso gogorra dirudi eta zuk emandako ibilbidea Mañaritik harrobira eta ondoren gandorra, errespetu handia ematen du ikustean. Udaberri aldera egin nahiko nuke, bitartean zure orrialdeaz baliatuta ea jendea informazio gehiago ematen didan.

Miguel Anguloren liburuxketan eta mapetan ez da agertzen ibilbiderik Atxurkulura joateko, bakarrik Mañaritik Mugarrikolandara eta hortik Mugarrara.
Beraz Iñaxio eskerrik asko.

mugarrara angulotik

Iepe! Beste egunien mugarrako angulora igo nintzen. Mugarrara angulotik igotea bururatu zitzaidan, baina bertatik zebilen mendizale batek zaila dela esan eban. Badaki norbait, alde horretatik igoteko zailtasuna zehazki nolakoa den? Milesker.

harrobia

Aurtengo udaberriko egun batean, lagun bat eta biok Mugarra mendira abiatu ginen ekialdeko gandorratik...eta oso polita dela konturatu ginen berehala. Dotorea da benetan, baina hasieran dagoen harrobiak kezkatzen nau. Badakit denok lan egiteko eskubidea daukagula, baina halahere ezin dut ulertu nola egon daiteken harrobi hori, ezta beste batzuk ere bai.
Herri honek Etikaz aparte, Estetikaz ere gehiago ikasi beharko luke.

koplak

Mendi bat bada Bizkaian,
ez dauena Himalayan,
bihotzetik aterakot
jenteak ezetu daian.

Aramotzeko zaindari,
zugan gogoa ernari,
erakutsi itsasoa
Arratiko jenteari.

Zure aurpegiek mile,
ez zara harri umile!
zenbat menditen goazen
tontor bakarraren bile!

Sekulasantako loan,
Mugarra euki gogoan,
hartuizuz nire errautsek
zure harrizko linboan.