Mendi harroa da Murugain eta duintasunez jasotzen du oraindik bere tontorra telekomunikazio antena ugariren aurrean. Gainean larre garbia da nagusi eta harkaitz zerrenda batek zeharkatzen du IH norabidean. Tontorra osatzen duen gandor txiki horretan burdinazko gurutze handi bat gailentzen da, erpin geodesikoa eta bi buzoiren artean. Pista zabal bat heltzen da aldameneko antenatara eta horrexek urratzen du bestela pinuz josita dagoen ekialdeko isurialdea. Mendia bere osotasunean igo nahi izanez gero, Arrasate edo Aretxabaleta aldetik abiatzea gomendatzen dizuet.
2006, urtarrila 22 - 18:46 — batenbat (ez da egiaztatu)
Esan beharra dago Arrasatetik igo daitekeela Murura Lagun Aro, Olandixo baserritik gora. Hala ere beste igoera bat proposatuko nuke, batez ere txirrinduzaleei. Mendiko bizikletan oso erraz igo daitekeen mendia da, Aretxabaletatik. Untzilarako errepidea hartu eta kilometro batera eskuinera joan behar dugu Galartza auzorantz. Torre famatua pasa behar da eta gorantz joan behar degu. Oso aldapa gogorra etorriko zaigu ondoren, oraindik errepide asfaltatuan, eta goiko aldeko baserrietara heltzerakoan, ezkerretara harrizko pista bat hartu behar dugu, nahiko zabala. Pista honek tontorreraino garamatza.
igoera oso erraza