OiezkiEnviado por zuriain el 2012, Enero 31 - 15:14.
Oiezkiko gailurra ©zuriain Esteribar haraneko iparraldean mendiek Arga ibai jaioberria estutu egiten dute arroil eder batean. Ekialdean Azegi eta Mendi-Ezkandi gainak daude. Mendebaldean Oiezki dugu. Itxura batean mendi gazgabea iruditu arren, bere xarma du. Paisaia miresteko aurkera izanen dugu gainaldetik eta inguruan herrixka ezkutu eta lasaiak aurkituko ditutu, hala nola Leranotz edo Usetxi. Hemen gailurtzat jotakoaz gain, altuera bereko beste gain bat aurkituko dugu mendebalderago. Oiezkik Murelu izaneko adar bat luzatzen du Zubirirantz, pinudiak erabat estalita.
|
Ibilbide motza.
Kaixo mendizaleok.
Aurrekoan izan nintzen eta Usetxi herritik abiatuta ez dauka misterio handirik 20 minututan egin zenezakete, paisaia zoragarria da eta luzatu nahi izan ezkero, Egozkue mendateraino joan eta Baratxueta tonttorra egin.
Ondo izan.