Oilarandoi

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 933 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.635550, Y.4779380
WGS84 43.153162 N, -1.334151 E.
Abiapuntuak Anhauze, Baigorri, Germieta.
Gertu Oilarandoi ermita, MUNHOGAIN harrespila.
Lurraldeak Iparraldea.
Kategoriak EHMK.
images
Oilarandoi
Oilarandoiko gailurra ©zuriain

Baigorriren hegoaldean harro altxatzen den mendia dugu Oilarandoi. Adartzako kateak luzatzen duen sardeska moduko mendi katean kokaturik, Oilarandoi ikuspegi aparta eskaintzen du bere gailur guztiz irekitik. Laguntza gisa, bertan orientazio mahai bat ere aurkituko dugu.
Gailurreko ermita historia luze eta gorabeheratsua dauka: 1706an eraiki zen, baina Frantziako Iraultzaren ondotik erori egin zen. 1941ean P. Olhagarai apaizak erabakitzen du ermita berriz ere altxatzea, eta hurrengo urtean estreinatzen da eraikin berria. Gaur egungo eraikina, dena den, 1985ekoa da, aurrekoa eguraldi zakarrak eraitsi baitzuen.
GR-10ak bi aukera eskaintzen dizkigu gailur ikusgarri hau geureganatzeko: Baigorritik pista asfaltatu batek Ahartza lepoan jarriko gaitu, oinez zein txirrindulaz. Bertatik bizkar belartsuari ekin besterik ez dugu egin beharko. Beste aukerak zuzenean ekiten dio mendiko iparraldeko isurialdeari, hau ere Jendarmeriaren ondoan hasten diren GR10eko markei jarraituz. Mendia ekialdetik inguratu eta Ahartzako leporaino eramanen gaitu beste aukera honek ere.

Irudiak

****

***

***

***

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

****


**

Oilarandoiko zizarea

Germietatik gora Oilarandoi bidean gindoazela, bide erdian metro erdi inguru luze zen zizarea azaldu zitzaigun. Ama beldurtu egin zen baina aitak babestu zuen.