Olbidea
Enviado por zuriain el 2010, Noviembre 16 - 14:36.
Laurenzeko errota, Beieguko malkarren azpian
©zuriain
Zaraitzuko ibarraren inguruan mendialde zabal eta nahasiak hedatzen dira. Antzinako bizimoduaren aztarnak pixkanaka desagertzen ari dira pinudien baitan edo sasiek harturik: borden aztarnak antzinako larreen erdian desegiten dira, bideak itxi egiten dira, baita toki-izenak ere ezabatzen dira jendearen oroimenetik.
Olbidea mendia Ibiltzieta, Eaurta eta Erremendiaren erdian kokaturiko mendialde ezezagun baten erdian dago. Harekin batera, Betatugaina eta Olagaina mendiak aurki ditzakegu, arroil harritsuek eta pinudi ilunek elkarrengandik berezita.
Arroi horietako batean, Beiegu ezagunagoaren oinarrietan, Laurenze errotak aurre egiten dio denboraren joanari. Gertu, Laurenzeko sorburua dago, ura lurraren erraietatik ateratzen ikus dezakegun toki magikoa.
Imágenes
***
***
***
****
***
****
***
***
****
***
|