Orlagatu

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1136 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.652593, Y.4738718
WGS84 42.783946 N, -1.135737 E.
Nombres alternativos Olagato
Puntos de partida Adoain, Galoze, Itzalle.
Cerca Iburtu mendia, Monitas mendia, San Pedro eliza, Argumeta mendia, Artasoeta mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Orlagatu
Gailurra ©zuriain

Balkoi moduko bat da Orlagatu inguruko mendien gainetik, baita Pirinio hurbiletatik ere. Itzalle herritik abiatuko gara. Herria ekialderantz zeharkatu eta ateratakoan, zabalgune baten ezkerretara (hor utz dezakegu autoa), zubi zahar bat ikusiko dugu, errekasto baten gainean. Zubia zeharkatu eta pista batean barrena igoko gara, hegoalderantz, Berroeta eta Iburtu haitzek estuturiko Tobo arroilean gora. Oso bide ederra da, batez ere euria egin duen egunetan, urjauzi ikusgarriak bertatik bertara ikusteko aukera izanen baitugu, bideak zeharkatzen baititu. Urjauziak gaindituta, bidea estutu egiten da, baina ez da erabat galtzen. Toki zabalago batera helduta, bideak Ekialdera egiten du -kairnak- eta Iburtu eta Orlagatu arteko lepora iristen da. Lepora helduta, hegoaldera joko dugu, eta Orlagatuko goialdera iritsiko gara. Bertan Adoaindik datorren bidea aurkiko dugu. Ekialderantz, harrizko gandor eroso batean barrena, Orlagatuko gailur ederra ikusiko dugu. Jaisteko, Iburtu lepora jaitsi eta bertan hasten den bidexka bat hartuko dugu (kairnak) pista zabal batera eramanen gaituena. Pista horrek zuzenean Itzalleko errepidera jaitsiko gaitu.

Imágenes

***

***

****

***

***

***

***

***

****

***

***

**

***

***

****

***

***

****

***