Orobeko Haitza

Enviado por zuriain el 2010, Abril 13 - 14:12.
Altitud 846 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.563946, Y.4752188
WGS84 42.917762 N, -2.217814 E.
Puntos de partida Altsasu, Urdalurko
Cerca Orobe leizea, koba, ? trikuharria, MOTTO trikuharria, Eguberako Harria mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Orobeko Haitza
Orobeko malkarrak ©zuriain

Nafarroak, Arabak eta Gipuzkoak bat egiten duten Arbarrain menditik adarrak hedatzen dira hainbat norabidetarantz. Adar horietako batzuk Altsasuraino luzatzen dira, bidean altuera galduz eta pagadi zabaletan murgilduz. Inongo zerrendatan ez agertuta, eta basoak paisaia eragozteko mehatxuarekin, mendizale gutxi hurbiltzen dira gain hauetara.

Hala ere, mendialde interesgarri bat dugu hau. Hainbat megalito daude Kipular-Sengaitzu katean, eta Orobeko Haitzaren mendebaldeko hegian harpe nahiko interesgarriak daude, non aurrehistoriako arrasto ugari aurkitu baita.

Kipular eta Sengaitzu zonaldeko gainik garaienak dira, baina haien gailurrak pagadiaren baitan geldituta, ez dugu paisaiarik ikusiko. Horretarako Urdalur urtegi txikiaren gainera altxatzen den Orobeko Haitzera joan beharko dugu, talaia ikusgarria Sakana eta Otzaurteko mendatearen gainean.

Imágenes

****

****

****

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

Leku ederra ematen du honek

Leku ederra ematen du honek zuriain! Duela gutxi ibili naiz inguru hortako trikuharriak begiratzen, baina ez nintzen honaino iritsi. Kuriosoa da eskultura hori. Zutarri zahar batean eginda dagoela ematen du... uste dut zutarriak ikusten ditudala nonahi.

Badakizu, Inaxio, zenbat

Badakizu, Inaxio, zenbat gustatzen zaizkidan halako harri bakartiak... Gomendagarria da oso menditxo hau, zerrendetan agertzen diren hainbat baino gomendagarriagoa seguruenik.
Bertan izanik, eskulturak ez zuen hain "zutarri" ematen, baina batek daki! Ni behintzat es naiz hain trebea monumentuei antzematen: Atxuelan izan nintzenean, hainbat monumenturen bila ibili nintzen... bakar bat ere aurkitu gabe! Beste horrenbeste Azaldegin, Laurinagan, Sorogainen... snif!

Lasai zuriain, ez da deus.

Lasai zuriain, ez da deus. Ni ere susmoa hartuta nago behin ikusi eta ez ote diren hurrengorako lekuz aldatzen, perretxikoak bezala. Esandako lekuan ez dira behintzat askotan egoten...