Pineta bailara

Submitted by Jose on 2007, March 21 - 20:49.
Altitud 1277 m
Sistema
Location ED50 31T X.261340, Y.4729180
WGS84 42.676212 N, 0.086173 E.
Nombres alternativos La Bal Berde
Puntos de partida
Cerca .
Provincia Huesca.
Categorías .
images
Pineta bailara
Cincako urjauziak ©Jose

Perdido tontorrik garaiena duen Tres Sorores mendialdearen magaletan hiru bailararen iturburuak daude. Mendebalderantz Arazas errekak Ordesa bailara glaziarra zeharkatzen du. Hegoalderantz Bellós errekak Añiscloko arroila sakona landu du. Ekialdean berriz Cinca erreka eta Pineta bailara aurkitzen dira.

Pinetako bailarari ere glaziar batek eman zion giza honetako bailarek ezaugarri duten U itxura berezia. Bielsa herrian du sarrera, eta hego-ekialde ipar-mendebalde norabidean luzatzen da oso gorabehera gutxiko 14 kilometrotan zehar, zirku eder batetan bukatuz. Zirku honetan 3.000 metrotatik gorako zenbait tontor daude, Perdido esate baterako, gorabehera handienak 2.000 metro gainditzen dituelarik.

Zirku honen gainaldean, 2.500 metrotako altueran, beste bailara txiki bat dago. Perdido, Zilindro, Marboré, Astazou eta Pinetako tontorrek mugatuta, Perdidoko ipar isurialdeko glaziarreko urak batzen ditu Cinca erreka sortuz. Marboré aintzira eta aterpe txiki bat duen Tucarroyako ataka ere hementxe daude. Bailara honek Pineta bailarara erakusten duen alderdiari Pinetako Balkoia deitzen zaio, 1.200 metro beherago dagoen bailararen ikuspegi paregabea eskaintzen baitu. Cinca errekak altuera hori urjauzi ikusgarri batzuen bitartez gainditzen du. Handienari Cinca urjauzia deitzen zaio.

Zirkutik behera, Bielsaraino, Las Tucas eta Espierba mendikateen artean egiten du aurrera bailarak. Espierba mendikatea nahiko leuna da eta ez oso garaia, baina Las Tucas mendikateko tontorrek aurpegi ikusgarria erakusten dute Pineta aldera.

Bailararen barrena eta inguruko maldak altuera batetaraino basoz estalita daude. Pinuak dira nagusi baina beste zuhaitz mota asko ere aurki daitezke. Zirkuaren ingurua Ordesako Parkearen parte da.

Bielsatik datorren errepideak bailara puntatik puntara zeharkatzen du, zirkuaren oinean dauden Pinetako amabirjinaren ermita eta paradoreraino. Bailararen erdi inguruan kanpin bat dago, ermitatik gertu beste kanpaleku bat, eta bien artean Ronatiza aterpea.

GR-11 bidea igarotzen da Pinetako bailaratik. Añiscloko lepotik Ronatiza aterpera jaisten da, eta ermitatik pasa eta gero Larri bailarara igotzen da lehendabizi, ondoren ekialderantz jo eta Chisagüés aldera joateko.

Mendi askotara igotzeko abiapuntu egokia eskaintzen du Pinetak. Esate baterako Perdido, Astazou eta Munia. Baina horietara joan nahi izanez gero, kontutan izan behar da gorabehera handiak gainditu behar direla, eta igoera gogorrak direla.

Tontorrik zapaltzeko helburu gabe ibilaldi ederrak egin daitezke. Ezagunenak eta jende gehien erakartzen dutenak, Larri bailara ibilaldi lasaia, Cinca urjauzira hurbiltzea, Tormosako erlaitza zeharkatzea eta Pinetako Balkoira igotzea dira.

Imágenes

***

***

**

***

**

**

***

***

***

****

***

***

***

****

***

***

****

***

****

*****

****

***

****

***

***

***

***

***

***

**

***

****

Related nodes