PuntabarrenaEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Puntabarrenako gailurra ©zuriain Mendi askoz ere erakargarriagoek inguraturik, Puntabarrena nahiko mendi bakartia da. Igoera luzea eta batzuetan deserosoa gorabehera, gailur honen balio nagusia inguruko erraldoien talaia izatea da. Paraje hauetan Camille, gure Pirinioko azken hartza ibiltzen omen da, beste garai batzuen lekuko. Guk geuk haren oinatzak ikusi genituen orain urte batzuk Iñariko lepoan.
|