RiscaEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Tontorra ©Enezubi Itxura apala du HMko isurialdean baina karaitzezko amildegiez ebakita dago IEra. Gainaldean arteak, pinuak eta larre eremuak, behi ugarirentzako bazkaleku. Ibilbidea prestatzerakoan Rodil eta Rasoren hurbiltasuna gogoan hartu eta hirurak lotzea gomendatzen dizuet, ez baita ibilbide luzea.
|
![]() |
Astulez- Raso- Risca- Astulez
Kaixo mendizaleok.
Atzo izan nintzen paraje horietan eta leku ederra iruditu zitzaidan.
Hasiera Astulez herritik egin nuen, herria zeharkatu eta Astulez lepora doan pista hartu behar da (W). Lepora iritsita, ezkerrera joan ezkero langa gurutzatu eta zelai ertzetik abiatzen den bidea hartuta eta ondoren basoan sartu maldan gora doan bidea hartuz, Jugadera leporaino. Hemen ezkerrera joanaz 5 minutura Peña Rubia mendia egiteko aukera dago (antenaduna) eta Jugadera lepotik eskubira joanaz, 5 minutuan Raso tontorra egin daiteke.
Ondoren Jugadera lepora igotzeko hartutako bidetik jetsi Astulez leporaino berriz ere eta hemen orain eskubira jo, bertatik ateratzen den bidetik gora malda leunean. 45 minutu ondoren Risca tontorrean egongo zarete. Tontorretik bistan apartak dira.
Itzultzeko joandako bidetik eginaz guztira (4o30min - 5) ordutan lasai egin daiteke