San Cristóbal

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 888 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.516028, Y.4719022
WGS84 42.621602 N, -2.805856 E.
Puntos de partida Bastida, Briñas, Buradon.
Cerca San Kristobal? baseliza.
Provincia Araba.
Categorías EHMK.
images
San Cristóbal
Azken Metroak ©Enezubi
Imágenes

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

**

***

San Kristobal- San Mames eta La dehesa.

Kaixo mendizaleok.
Aurreko larunbatean izan nintzen bertan eta komeri latzak pasa nituen bereziki La dehesara iristeko eta bueltatzeko.
San Kristobalera joateko ez dago arazorik, Buradon herritik abiatzen den Done Jakue bidea hartu eta lobera lepoan dagoen ur biltegiko harrizko txabola batera iritsiko zarete. Bertan ezkerrean harripilezko seinale eta bidetxur bat azaltzen da eta berau jarraituaz, lehenengo Espiribilako tontorrera (erpin geodesikoa) ondoren erdiko tontorrera eta azkenik San Kristobalera iritsiko zarete inongo arazorik gabe 80min.
San Mames-era joateko,Lobera lepotik orain eskubira bidetxur bat ikusiko dezue eta berau jarraitu uneoro, hasieran ondo joaten da baina gero otea gehitzen doa, baina ez dago arazorik. Bukaeran San Mamesko mendi zerrara iritsita, arkaitzetatik igo beharko zarete, zailtasunik gabe puntu altuenera.
Bukaerako La Dehesa joan nahi badezue (ez dut aholkatzen bidea erdialdetik tontorrera erabat itxia dago sastraka eta ote altuagatik) Sam Mameserako bide erdian ikusiko dezuen ote artean bidea zabaltzen dela eskuinera eta berau hartu, baina 10-15 minutu ondoren akabo eta hortik aurrera abentura nahi duenarentzat nahi aina dauka. Ez dago biderik eta dena itsita dago, oso nekeza eta urradurez beteta amaitu zenezake, eraman mauka luzeak eta galtza luzeak. La Dehesako tontorrean prismatiko batzuk daude tontorreren ikur bezala. Nik garbi daukat ez naizela bueltatuko latzak pasa nituen tontorrera iristeko.
Ondo izan.