Sasari

Submitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1182 m
Sistema
Location ED50 30T X.658510, Y.4740250
WGS84 42.796533 N, -1.063008 E.
Puntos de partida Gorza, Izize, Igari.
Cerca Arabarko mendia, San Vicente eliza, Igari herria, San Pedro ermita.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Sasari
Sasari, Txistulatik ©zuriain

Igari mendatetik jaisten den mendikatearen azken gorunea dugu, Seseta-Marikaldarekin batera. Nafarroako gobernuaren kartografia ofizialean Arabarko izenez agertzen da, baina badirudi izen hori egokiagoa dela ipar-mendebalderago dagoen eta errepetidore bat daukan mendi apalerako. Berbelueta izena ere agertzen da batzuetan. Igoera klasikoa Izitzetik abiatzen da, Huertas sakanean gora. Beste aukera bat Gorzatik Igarira doan errepideko lehenbiziko km.an hasten den pista zabala da. Eta errepide horretako 4.6 km.an bide markatu bat Sasari leporaino igotzen da. Nolanahi ere, bide guztiek bat egiten dute Txistulako lepoan (1094m), izen bereko puntaren mendebaldean (punta honek Txistula edo Oxe du izena). Handik gorako bidea nahiko zikin dago, batez ere azken metroak. Presta zaitezte basurdearena egiteko

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

**

**

Related nodes
[track] Izitze-Sasari, by zuriain
[ibilbide] Izitze-Sasari, by zuriain

Zuzenketa egin behar diot

Zuzenketa egin behar diot nire idazkiari: zorionez, Sasarira igo nintzen azken alditik gauzak dexente hobetu dira. Baten batek lepotik gailurrerainoko bide guztia garbitu du eta orain ibilbide zoragarria bihurtu da. Horrez gain, atzo bertan txartelontzi ttiki bat jarri genuen gailurrean. On egin ;)

Sasari

Igari mendatetik jaisten den mendikatearen azken gorunea dugu, Seseta-Marikaldarekin batera. Nafarroako gobernuaren kartografia ofizialean Arabarko izenez agertzen da, baina badirudi izen hori egokiagoa dela ipar-mendebalderago dagoen eta errepetidore bat daukan mendi apalerako. Berbelueta izena ere agertzen da batzuetan. Igoera klasikoa Izitzetik abiatzen da, Huertas sakanean gora. Beste aukera bat Gorzatik Igarira doan errepideko lehenbiziko km.an hasten den pista zabala da. Eta errepide horretako 4.6 km.an bide markatu bat Sasari leporaino igotzen da. Nolanahi ere, bide guztiek bat egiten dute Txistulako lepoan (1094m), izen bereko puntaren mendebaldean (punta honek Txistula edo Oxe du izena). Handik gorako bidea nahiko zikin dago, batez ere azken metroak. Presta zaitezte basurdearena egiteko!