Siguesko Muga

Enviado por zuriain el 2011, Abril 7 - 13:58.
Altitud 1173 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.661088, Y.4724182
WGS84 42.651384 N, -1.036078 E.
Puntos de partida Sigues, Castillonuevo
Cerca Chandri mendia, San Facundo ermita.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Siguesko Muga
Gailurra (1176 metroko kota) ©zuriain

Aragoin sartu orduko Leire mendilerro luzea modu bortitzean amaitzen da Sigues herriaren gainean Ezka ibaiak zabaldutako arroil ikusgarri batean.
Modu hain ikusgarrian hil baino lehen, Leireko mendilerroak bi gain aipagarri altxatzen ditu: Siguesko Muga eta Txandri. Catalogo Montañeroak biak jasotzen ditu.
Izenak ederki adierazten duenez, Siguesko Muga muga bat da: Nafarroa eta Aragoiren artekoa hain zuzen, txarrantxa batek markatzen duena. Kontua da muga hori ez dagoela mendiaren gailurrean bertan. Horretarako ehun bat metro ekialderago egin beharko dugu. Ez batean ez bestean ez dugu gailurra markatzen duen ezer aurkituko.

Imágenes

****

***

***

***

****

***

***

***

****

Related nodes
[ibilbide] Siguesko Muga, by zuriain

Tontorrera iristeko kontuz.

Kaixo mendizaleok.
Aurrekoan izan nintzen bertan eta ez da batere erraza tontorra topatzea, gainaldean galtzeko arriskua errexa da. Biderik ez dago eta basoa itxia eta otea altua dago bidetxurrik gabea eta noraezean ibiltzeko arrisku handia dago. Tontor moduan, harkaitz handi baten gainean harri pila batzuk topatu nituen norbaitek jarria eta berau hartu behar da tontorra bezala. Norbaitek mendi hau egin nahi ezkero eta ekialderago dagoen Txandri gailurrari buruz informazio gehiago nahi izan ezkero, WWW.mendikat.net orrialdera joan nafarroa sakatu eta bertako mendietan sakatu.
Ondo informatua joan, bestela galtzeko arriskua handia dago.
Ondo izan.