Tabar, Sierra de

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 791 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.634805, Y.4726216
WGS84 42.674741 N, -1.356095 E.
Abiapuntuak Aldunate, Nardoze, Loiti, Tabar.
Gertu San Juan Bautista eliza, Santa Catalina ermita, San Jus eta Pastor ermita, Santo Cristo ermita, Muniain mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Tabar, Sierra de
Tontorra ©inaxio

Bizkar luze batek osatzen du mendi hau, Loitiko mendatean hasi eta 8 bat kilometro iparralderago amaitzen dena. Ez dago bizkar honetan halere gora-behera handirik, eta ordokitik tontorrera ere 300 metro eskas dira: nahiko apal gelditzen da beraz aldameneko Itzagaren itzalean. Tontorraren hegoaldeko bizkarrean mendebaldeko isurialdeko gari soroak ertzeraino heltzen dira, tarte batzuetan pasabidea bera oztopatuz; oinezkoen arrastorik ere ez da ageri tarte batzuetan. Ekialdeko isurialdean aldapa handiagoa da eta sastraka da nagusi gain aldean eta pinudia behe aldean. Iparraldeko bizkarrean bidezidorra ez da askoz nabarmenagoa, baina oztopo handirik gabe egin daiteke bidea. Erpin geodesiko batek markatzen du tontorra.

Irudiak

****

****

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**