TopinburuEnviado por Jose el 2005, Junio 9 - 22:18.
Tontorra ©inaxio Topinburu Bergarako udalerrian kokatuta dago, Eibarko mugatik oso gertu, eta Soraluze eta Elgeta ere oso urrun eztirela. Pinu landaketek ia erabat estaltzen dituzte bere magalak, eta baita tontorra ere. Ondorioz tontorretik eztago batere ikuspegirik, eta mendizalearentzat erakargarritasun gutxi duen mendia da. Basoak sastrakaz beteak daude, baina bide nagusiak nahiko garbi daude, bai Asurtza eta Salbatoretik igotzen direnak, eta baita ipar-ekialdera luzatzen den bizkarrean zehar doan bidea ere. Igoerarik interesgarrienak Soraluzeko Irure auzunetik eta Eibartik abiatzen dira.
Related nodes
[ibilbide] Topinburu hego-mendebaldeko bizkarrean zehar,
[ibilbide] Illordotik Topinburura igoera,
[ibilbide] Salbatore ermitatik Topinburura igoera,
[ibilbide] Marraskilo Tour 2009,
[ibilbide] Marraskilo Tour 2011,
|