Urruxka

zuriain-k sortua, 2011, urtarrila 19 - 09:58
Garaiera 987 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.628090, Y.4775339
WGS84 43.118089 N, -1.426812 E.
Beste izenak Urrixka, Urriska
Abiapuntuak Beartzun, Aldude
Gertu PAGOZELAI zutarria, MUNAUTZ trikuharria, URRIXKA III trikuharria, JENERALAREN TONBA trikuharria, Argañeta mendia, URRIXKA BIZKARRA trikuharria, URRIXKA 1 hego trikuharria, URRIXKA 2 ipar trikuharria, BERDARITZ 2 zutarria, ABRAKUKO ZELAIA trikuharria, BERDARITZ 1* zutarria, BERDARITZ trikuharria, BERDARITZ tumulua, BERDARITZ harrespila, BURDIMOTX harrespila, ERROLAN trikuharria, ERROLAN harrespila, ERROLAN tumulua, LAMIZILO tumulua, LAMIZILO trikuharria, SUSTERA 1 hego trikuharria, SUSTERA 2 ipar trikuharria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Urruxka
Urruxkako gailurra, 115. mugarriarekin ©zuriain

Auza eta Alba Harriaren arteko mendikateak Baztan eta Aldudeko bailarak bereizten ditu, mila metro baino gehiagoko harresi malkartsua jarriz bi ibarren artean. Bideek leporik apalenak bilatzen dituzte, baina egun pistek antzinako galtzada zaharrak ahanzturara kondenatu dituzte. Mugarriak eta ehiza postuak trikuharri zaharren ondoan ikusiko ditugu soka osoan zehar. Urruxkan 115 eta 116 zenbakidunak daude.
Urruxka mendia Berderiz eta Pagozelai lepoen artean altxatzen da. Gailurra pagadiaren baitan izanik, Berderizetiko igoeran ikusitako pasaiekin etsi beharko dugu, baina horiekin eta bidean aurkituko ditugun trikuharri ugarirekin aski dugu.
M. Belaskoren hiztegian mendi honen izenaren azalpena irakurgai dugu: Urru (gailur) hitzetik etor daiteke, Zaraitzuko hainbat gainen antzera, edo zerikusia izan lezake hurritz (Corylus avellana) zuhaitzarekin.

Irudiak

****

****

****

*****

****

****

****

***

****

***

****

Lotutako orriak