Uztartza

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 18 - 11:19.
Altitud 876 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.599360, Y.4769674
WGS84 43.071398 N, -1.780878 E.
Puntos de partida Gorostietako mendatea, Saldias
Cerca TANTADI 1 ipar trikuharria, TANTADI 2 hego trikuharria, ERASUN-IGOA trikuharria, GORA tumulua, San Juan eta San Pablo ermita, Intsusako Harmala mendia, Lertza mendia, Nuestra Señora de los Dolores ermita, San Estanislao eliza, Eratsun herria, San Juan Bataiatzailea eliza, Saldias herria, Larremear mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Uztartza
Uztartza eta Artzeleta ©zuriain

Uren banalerroko mendiek xarma berezi bat dute. Pagadi ezin ederragoek estaltzen ez dituzten bazterretan belardi gozoak agertzen dira. Pistak ez dira oso ugariak (baina batzuetan autoz gainezka agertzen dira, batez ere ehiza edo onddo sasoian) eta bide zaharretan zehar ibiltzea gozamen hutsa da.
Monumentu megalitikoen zaleek ere badute zer ikusi, gain eta lepo horietan trikuharri ugari aurki baitaitezke, batzuk Pitxortzarrekoa bezain ikusgarriak.
Alabaina, ez da erraza paisaia zabalak ikustea pagadi trinkoek hartutako tontorretatik. Horregatik eskertu egiten dira Uztartza moduko mendiak, non kareharriak partida irabazi eta begien gozamena ahalbidetzen baitu.
Uztartza mendiak bi gailur ditu. Hegoaldekoa altuena da, eta pagoz estalita dago. Iparraldekoa, Artzeleta, apalxeagoa da baina balkoi eder bat da Tantadiko errekaren sakanaren gainean, baita inguruko mendien aldera ere.

Imágenes

****

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***