Ez dakit nundik ateratu zuten izen hori Barandiaranek eta Blot-ek, Ezurretako leporik ez da ez Itsasun eta ez Ezpeltan. Egiazko izena da Zuharretako lepoa. Eta bukatzeko harrespilak ez dira batere Zuharretako lepoan bainan Urreztiko maldan.
Bai, bada arazotxo bat kontu hauekin... Kontua da monumentuak izendatzen direnean bertako edo inguruko toponimoak erabiltzen direla, batzuetan gehiegi begiratu gabe eta beste batzuetan zalantza askorekin seguraski, baina behin izena jarritakoan izena mantendu egin behar da, aipatzen den lekuan aipatzen dela monumentu berari buruz ari garela jakiteko. Guk hemen izena aldatzeak ez du asko balio, beste leku askotan "Ezurreta" izenarekin jarraitzen badu. Inork halakorik egitekotan Blot bera izango litzateke seguru aski egokiena, bera baita inguru horietako autoritatea kontu hauetan.
Ondo dago jakitea hala ere izen zuzena zein den eta hala jasota geldituko da hemen aurrerantzean. Eskerrik asko!
izen zuzena otoi!

Bai, bada arazotxo bat kontu

KOKAPENA
Kokapena zehaztu dut. Kilometro bateko akatsa zegoen, iparrerago zeuden kokaturik.