Zunbeltz benta .. Malkasko

Submitted by inaxio on 2004, January 5 - 01:00.
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Zunbeltz benta
Relacionados »Malkaxko (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Lizarragako mendatetik Lizarra aldera jaisten den errepidean, lehenengo aldapak jasiten bukatu eta laster aurkituko duzue eskubi aldean Zunbeltzeko benta zaharra, orain nahiko itsusi ematen duen eraikin multzo nabarmena. Autoa bertan utzi eta errepidearen beste aldean dauden aldapari ekin behar diogu. Bi aukera ditugu horretarako: a) Lizarraga aldera jo eta 300 m.ra eskubi aldean zabaltzen den larredian barrena sartu edota b) errepidean 500 m. behera egin eta aldapa guztia gainditzen duen harresia bilatu.
a) Larrean gora egin eta basoan sartuta ekialdera jo behar dugu zuzen, ageriko biderik gabe. Aurreraxeago bide zabal baten trazak atzematen dira, baina ez oso nabarmen. Ordu erdiren buruan, basoa bakantzen somatzen denean, Zaborrateko sarobera helduko zara. Ekialdera jarraitu behar da aurrerantzean ere eta aurrean luzatzen den muinoa (Malkasko bera) gainditzen lagunduko digun senda bilatu. Senda honek eskubi aldera (HHEra) jotzen du, gainaldean mendi osoa zeharkatzen duen harresi baten parera heldu arte.
b) Hesiari jarraitu besterik ez dago, aurreko muinoa gainditu eta Zaborrateko sarobera jaitsi arte.
a eta b) Harresi honi jarraitu besterik ez daukagu ermita ikusi arte. Leku zabalean dago eta erraz ikusten da, estazio meteorologiko bat aldamenean duela. Tontorra, lekurik garaiena zapaltzeko atzera egin eta IMra joz bilatu beharko duzu. Amore ematen duzunean (ez da erraza asmatzen zein den lekurik garaiena) Hra jo eta berriro harresiaren laguntza bilatu besterik ez duzu abiapuntura itzultzeko.