Baraibar eta Iribas .. Artxueta

Enviado por BatenBat el 2004, Febrero 1 - 01:00.
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Baraibar eta Iribas
Relacionados »Artxueta (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Errepidea izateak atzera egiten digu mendizaleoi, baina, egia esan, tontorrak leku berean jarraitzen du, eta honek ez du inongo errurrik gizakiak honegatik edo hargatik errepidea zabaldu izana.

Tontorrak, esan dut, hantxe jarraitzen du, baina mendia ez da tontor huts bat, baditu basoak (pagadiak, areztiak...), Iribas ondoko Aitzarretako iturria, gizakiaren aztarnak, gizakia bera...

Horrelakoren bat gertatzen da tontor honekin, ea bertaraino hegoaldetik eta iparraldetik heltzen zaigu errepidea. Jakina, alboan San Migeleleko baseliza baitu.

Halere ingurua, Aralarko ekialdea, zoragarria da.
Esaterako, Baraibartik abiatuta, eta bide laburraren seinaleak, txuria eta horia, jarraituz bi ordu eta erditan heltzeko moduan izango zarete Artxubera. Buelta, seinale berberak utzi barik, Iribasetik egin dezakezue beste hainbeste denboratan, eta herri honetatik hogei bat minututan berriro irteera tokira helduko zarete, Baraibarrera. Hauek herriak hauek!!
Ez zarete damutuko. Baso zoragarritik ibiliko zarete, aspaldiko giza-aztarnak ikus ditzakezue, gurdi-bidea... . Ez ahaztu San Migeli bisitatxoa egitea, merezi du bertako ermita zaharrak.

Ipar aldeko bidea hortxe dago. Huarte- Arakiletik abiatzen da. San Migelerako errepidea hartu, eta Aitzondo gainditu bezain pronto jo iparrera. Ordu eta erdian Artxube ingurura helduko zarete. Eta konturatuko zarete ekarri duzuen bidea ondo zapaldua izan dela mendeetan, gora eta behera franko ikusia dela. Hegoaldera Beriain duzuela Sakana osoa bistara gozatu mendiaz!