Brinkola .. Arranoaitz

Enviado por Leazpiarra el 2004, Marzo 31 - 00:00.
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Brinkola
Relacionados »Arranoaitz (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena2:00 - 2:30
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Ezagutzen dudan Arranoaitza, Andresek dioen bezela, Korosti eta Lakiola artean dago. Argazkietako lekura iristeko Brinkola da abiapuntua. Hemendik Barrendiolara doan bideaeskubialdera doa eta ezkerretik beste bat Guriditegi auzora. Guriditegira joko dugu eta hemen bukatuko da errepidea, zementuzko bidea hasiz. Erreka ondotik jarraituko dugu, gero trenbide ondoko rekta batetik. Tunela asten denean aldapa bat igoko dugu eta zubi bat igaro ondoren Brinkola-Zar baserrian zementuzko aldapa igoko dugu eskubitan bide bat utziz. Hemen harri eta lurrezko bidea hasten da. 50 metro aurrerago ezkerreko bidea artuko dugu Antsumaitz erreka gurutzatzen duen zubia pasa arte. Hemen aurrera doan bide bat eta ezkerretara doan beste bat ikusten da. Ezkerrekoa artuko dugu eta 200 metroko igoera ostean eskubitan 2 pixuko txabola ederra ikusten da. Pistatik jarraituko dugu, tartean Aizkorri mendizerrako ikuspegi ederrak darela. Aurrera jarraituko dugu aldapaberan doazen beste bideei jaramonik egin gabe, bidea gurutzatzen duen errekaren porlanezko kanltxoa eta beste txikiago batzuk gurutzatuz, azkeneko aldapa gogorraren ostean Plasentxi txabolara iristeko. Ikusgarria da, dekorazio bitxiarekin, eta "seigarren putzua" izena duen putzua ikusi daitekelarik. Hemen bidea bitan zatitzen da: Aurrera jarraitzen duena eta txabola rodeatzen duena. Aurrra jarraitu ezkero baso ederretan zehar jarraituko dugu, berutza doazen bideak alde batera utziz. Bidea lautzen denean putzuz beteriko rekta baten ondoren bidebatek ia 180º artzen ditu ezkerretara, eta 150 metro aurrerago Elortxikiko aterpean gaude, Aizkorri mendizerrako ikuspegi ezinobeak dituena.
Seigarren putzua eta txabola inguratzen dituen bidea artu ezkero 150-250 metro aurrerago eskuinetara dagoen lehen bidea artzen badugu Oamendiko zelaietara iritsiko gara, txabola batera, eskubiko gaina Elortxiki izango delarik eta ezkerrekoaren izena ez dakit. Ez da oso luzea ezta gogorra ere baino ikuspegiek benetan merezi dute.