Munitibar .. Motrollo

Submitted by berg on 2004, Junio 5 - 00:00.
Dificultad Zailtasun gutxikoa
ABIAPUNTUA Munitibar
Relacionados »Motrollo (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena1:00 - 1:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Munitibarretik Aulestirantzako bidean lehenengo zementozko pista hartu eta dena gorantza inun desbideratu gabe; ibiltzen asperarria egiten da baina bestela mendia oso laburra da. Gipuzkorantz bista ematen denean bidegurutze bat dago, bertan Motrollo jartzen du ezkerrerantz, baso barrurantz. Metro batzuk ondoren ezkerreko pista hartun eta hemendik aurera pista asko daude baina berdin da nondik joan denak doaz mendi azpira. Mendi guztiko pinuak ebakita daude orduan tontorra ikustean aranzko bidea harturik heltzen da. Gurutze txiki bat dago oroigarri.